26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Politika ulertzeko eredu berria sortzearekin batera emantzipazio

eskubideen eskariaren garrantzia ez da derrigorrez gutxitu behar gaurko

politikagintzan. Izan ere, emantzipazio politika ez da desagertzen “bizitza

politika” programa politiko orokorretik gehiago eskatzen hasten denean,

bizitza politikari lotutako gai guztiek barne hartzen baitituzte emantzipazio

arazoak. Are gehiago, Beranduko Modernitatean, autogarapen

indibidualaren eta kolektiboaren baliabideen inguruan biltzen da klaseen

eta bestelako desberdintasunen banaketa. Hori dela eta, emantzipazioak,

bere adierarik erradikalenean, bizitza politikaren eraldaketa ere eskatzen

du. Ildo horretan, emantzipazioa ezin da gehiago ulertu desberdintasun

materialen gainditze huts modura; gabezia ekonomikoak eta politikoak ez

ezik menderatze kulturalaren kritika ere barnean hartu behar dute

emantzipazio eta autonomia egitasmoek. Horrexetan datza, hain zuzen ere,

politika berriaren ekarpenetako bat, gizarte gabeziaren dimentsio

kulturalaren azaleratzean.

5.2. Modernitatearen krisialdiaren eragina intelektualaren ohiko

estatutuan. Intelektualaren deuseztapena?

Aro Modernoan intelektual ilustratuak zeukan estatus tradizionala

zeharo ahuldu duten prozesuak aipatu ditugu orain arte. Alde batetik,

ezagutza legitimoaren sekularizazioa izan dugu hizpide. Ildo horretatik,

ezagutzaren sortzaile eta banatzaile izan da intelektuala; hain zuzen ere,

jarduera horretan oinarritu da kulturgile modernoaren agintearen iturrietako

bat. Beste aldetik, politikaren zatikapena eta —bereziki XX. mendearen

lehen bi herenetan— politikagintza modernoari zentzua eman zioten

emantzipazio proiektu handien gainbehera aztertu dugu. Jakina da

intelektual politiko ilustratua ere proiektu horiei lotuta egon dela zuzenean.

313

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!