26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Izan ere, esparru kontzeptuaren bidez behatu dugun harremanezko

ikuspegia baliagarri egiten zaigu kultura baten barneko harremanak ez ezik

kulturen artekoak ere aztertzeko. Halatan, ikusi dugunez, esparru bat

kokapenen arteko harreman objektiboek osatutako sare edo konfigurazioa

da 290 . Eragile eta instituzioen kokapen horiek zenbait botere motaren —

edo kapitalen— banaketa asimetrikoak eragindakoak izaten dira. Gerta

liteke banaketa asimetrikoak eta mendekotasun harremanak gizarte berean

ukipen egoeran dauden hizkuntza/kulturen artean ere gauzatzea, eta ez

soilik kultura bakoitzaren barnean: batzuetan, hizkuntza kapitala —

zeharka, kapital politikoari lotuta dagoen kapital kultural mota bat—

kultura esparru desberdinen arteko harreman objektiboak neurtzeko

baliabide esanguratsu bilakatzen da. Horrela, A hizkuntza eroale duen

kulturari kapital legitimoaren ikurra egozten dion irizpide bereizgarria, B

hizkuntzaren kulturari kapital ez legitimoarena (edo balio gutxiagokoarena)

egozten dion irizpidea izan ohi da behin baino gehiagotan. Hizkuntza

baliabide horiek eraginkortasunez jarduten dute bereizirik dauden —baina,

aldi berean, menderatzailearen eta menderatuaren harremanez loturik—

gizarte bereko kultura esparruetan. Ondorioz, definizio horien arabera

neurtzen dira bi hizkuntzetan egindako adierazpen kultural guztiak eta bi

kulturetako kulturgileen lanak ere. Horrela, baliabideen —alegia,

hizkuntzen— zilegitasunaren arabera eraikitzen dira kulturgileen hierarkiak

eta ezartzen dira kultura lanen balorazioak. Bestalde, mendeko esparruetan

dauden baliabideak, “balio edo zilegitasun gutxikoak” izateaz gain, urriak

ere izan ohi dira. Horrenbestez, euskarazko kultura esparruan gertatzen den

bezala, kulturaren birsorkuntza eta ohiko garapena oztopatzen duten oinarri

oinarrizko instituzioen gabezia atzematen da esparruotan —

elkarrizketatuak ezohiko egoera gisa ezaugarritu duen abagunea dugu

hori—. Prozesu historiko baten emaitza izan den

290 Ikus Lehen Ataleko 3.2.1.2. azpiatala.

571

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!