26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

duten arren, kulturgintzaren esparruek, modu metaforikoan behintzat,

botereguneen inguruko espazioak betetzen dituzte. Kulturgileek, ondorioz,

kultura kapitalaren jabetzak emandako pribilegio eta botereen laguntzaz,

kokapen nabarmena erdietsi dute mailaketa sozialean. Haatik, botere

politikoa eta ekonomikoa daukatenen mende egonik, ez dute erabateko

nagusitasuna finkatu. Zinez, kontraesanez betetako posizioa da

kulturgileena. Eskuratu dituzten baliabideen berezitasunak baino ez du

argitzen itxurazko kontraesan hori. Historia modernoan zehar intelektualek

boteredunen zein boteregabeen fabore egin dituzten lerradura politiko eta

sozialak aldakorrak eta anbiguoak izan dira, euren zerbitzu sinbolikoak

borroka sozialetan murgildutako eragile guztiek dituztelako premiazkoak.

Oro har, lekuan lekuko tradizio politikoek eta kulturalek eragin handia izan

dute egindako hautapenetan.

Ildo horretatik, nabarmendu egin beharko genuke kultura unibertsoen

autonomia aldatu egiten dela gizarte berean garai eta gertakari historikoen

arabera, baita gizarte batetik bestera ere. Besteak beste, estatuaren beraren

eraketa historikoaren baldintzak, eta, horrekin batera, egitura sozial eta

ekonomikoaren ezaugarriek modu erabakigarrian eragin dute delako

autonomia horrek hartutako mailan. Halaber, aldakorrak izan dira

kulturgileari tradizio intelektualek aurkeztutako ereduak eta rolak:

intelektual akademiko autonomoa, elite politiko eta ekonomikoei

zerbitzuak eskaintzen dizkien aditua, intelektual mediatikoa eta eraldaketa

proiektuekin konprometituriko intelektual politikoa, intelektualaren

prototipo ezagunenetarikoak ditugu. Guztiak izan dira intelektual

ilustratuaren enborretik sortutako adarrak, haren adierazpen idealak edo

desbideraketak. Kultura esparruaren barruan lehian dauden ikuspegi

normatiboen artean egin diren hautuen ondorioz definitu dira era batera edo

bestera kulturgileak. Beti ere, ereduok hainbat garai eta testuinguru

123

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!