26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

dibulgatzailearen lana txertatzen da. Itzulpen kognitibo hori guztia

gizarteko toki askotan burutzen da gaur egungo gizarteetan, modu formal

zein informal batean. Mugimenduen esparruan ere gauzatzen da etengabe,

gizarte mugimenduek beraien interpretazio marko alternatiboak zientifikoki

oinarritzen dituztenean eta, marko horiek eraginda, praktika sozialen

eraldaketa proposatzen dutenean.

Gizarte mugimenduen barruan egiten den ezagutzaren sorkuntza eta

ondorengo dibulgazio lana egintza indibiduala eta kolektiboa zuzentzera

bideratuta dago, baita gizakien barneko mapa kognitiboa aldatzera ere.

Azken buruan, gizartearen benetako aldaketa politikoez mintzo garenean,

sakoneko aldaketez, aldaketa kognitiboez eta habitus aldaketaz ari gara.

Iraultza sinbolikoen azpiegituran horrelako eraldaketa ereduak daude

funtsean. Hartara, euren dibulgazio eginkizunetan teoria eta praktika

uztartzeaz arduratzen direnez, mugimenduetako adituek eragin zuzena

daukate mugimenduek bultzatzen duten gizarte praktiken aldaketan.

Beraz, mugimendu adituek bai unibertsitateetan eta bai kultura

legitimoaren beste erakunde batzuetan sortutako proposamen teorikoen

dibulgazioak eta egokitzapen estrategikoak egin behar izaten dituzte

mugimenduen esparruan. Baina, eskuarki zaila izaten da bateragarri egitea

ezagutza legitimoaren interesak —kulturgile legitimoen interesak— eta

mugimenduen ezagutza interesak. Izan ere, proposamen teorikoak eta

mugimenduaren eguneroko interes politikoak edo premia praktikoak ez

dira beti bide beretik joaten. Mugimenduetako adituek, hain zuzen ere,

azken horiei eman behar diete erantzuna. Horrela, ezagutza legitimoaren

egokitzapenak burutzean tentsioak sortzen dira behin baino gehiagotan,

batzuen lanketa teorikoak “desitxuraturik” hedatzen baitira mugimenduaren

barnean dibulgazio interesen nahiz interes estrategikoen ondorioz. Hartara,

422

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!