26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

oinarrizko premietatik, hainbat eta gehiago garatzen da lanbidearen ospeari

eta estatusari lotutako etekin sinbolikoen inguruko interesa.

Lo más importante que busca el académico no es el poder, tras el cual va el

político, ni la riqueza, tras la que va el hombre de negocios, sino la buena

reputación (…) Alcanzar algo de eminencia en el transcurso de la vida trae

pareja la potencialidad para ejercer el poder (Becher, 2001:77, 86)

Lanaren atsegina, interes ekonomikotik haratago doan lanerako

interesa, ospearen saria. Hain zuzen ere, horrelakoxeak izan ohi dira lan

intelektualari itsatsita dauden berezko ezaugarriak. Horrelakoxeak eta ez

bestelakoak kulturaren unibertsoan sortu diren disposizioak, ekoizpen

kultural eta sinbolikoari esanahia eman dioten gaitasunak. Izan ere,

kulturgileak ongi moldatuak izan dira euren berariazko “jokoari” grinaz eta

atseginez ekiteko gizartean. Jarduera intelektuala ulertzeko modu horrek

argitzen du, besteak beste, kultura baliabideen ekoizpen sistematikoa eta

etengabea izatea gizarte eragile batzuen xede profesionala ez ezik

bizimodua. Habitusaren barne disposizioek, halaber, ondorio garrantzitsuak

dauzkate kultura esparruaren sendotze prozesuan. Hala, baliabideen

etengabeko ekoizpenak eta metaketak eskaini die intelektualei autonomia

eta botere espezifikoa berresteko ahalmena, bereziki kulturgileen beharrean

dauden gizarteko beste botereguneen aurrean.

2.3.2. Haustura beharrizanaren munduarekin

Esanak esan, gauza nabarmena da zenbait baldintza sozialek lagundu

egiten dutela gaitasun intelektualen garapenean eta, beste zenbaitzuek,

ostera, eragotzi egin ditzaketela ahalmen horiek. Izan ere, gaitasun

intelektualak gizarte egiturarekin harreman estuan daude. Arestian adierazi

den bezala, bizi baldintzak kultura habitusaren jatorrian dauden arren,

154

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!