26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

estatu eredu horrek hezkuntza sistemaren ezarpen soziala bultzatu zuen

maila guztietan. Ondorioz, goi mailako heziketa daukatenen kopuruak gora

egin du gizartean. Ustez kulturgile izan litezkeenak eta, nolanahi ere,

kulturgileen publikoa osa dezaketenak gero eta gehiago dira hezkuntza

politiken eraginez, baita estatuak bere erakundeetan enplegatzen dituenak

ere. Zalantzarik gabe, estatuaren barnean eta estatuarentzat lan egiten

dutenen leialtasun kognitiboek eta politikoek distortsioak eragiten dituzte

kultura esparruan aurretik indarrean zeuden funtzionamendu arauetan.

Orain arte esandakoak nabarmen erakusten du kulturarekin zerikusia

daukaten jarduerak enplegu-iturri garrantzitsu izateaz gain ekoizpen indar

eta gizarte kontrolerako tresna ere badirela Beranduko Modernitateko

gizarteetan. Intelektualei buruzko edozein azterketak, hartara, berretsi egin

beharko luke ekoizpen sinbolikoak eta ekoizpen horretaz arduratzen diren

eragileek izaera estrategikoa daukatela egungo gizarteetan.

Kulturaz kanpoko indarrek —estatukoek eta merkatukoek, besteak

beste— astindu egin dituzte bai kulturgintzaren esparrua baita

intelektualaren jarduera eta tradizio intelektualak ulertzeko moduak ere.

Jarduera intelektualari zabaldutako gune berriak garatu ahala, areagotu egin

dira praktika intelektual legitimoaren oinarriak ezartzeko esparruaren

barnean sortutako lehiak. Horrela, etengabeko birdefinizio eta

berrinterpretazioak egiten dira, maila teorikoan zein praktikoan. Aldi

berean, kontsakrazio eta hierarkizaziorako barne mekanismoek eraldaketa

nabarmenak jasan dituzte, gero eta eragile gehiagok metatzen baitute

zehazki kulturazkoa ez den kapitala. Kultura esparrutik kanpo erdietsitako

kapitalak baliabide mediatikoak izaten dira zenbaitetan; horiek

ikusgaitasuna eta, ondorioz, indar soziala ematen dute. Beste zenbaitetan,

baliabide politikoak izan ohi dira: erakunde politikoei eskainitako zerbitzu

210

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!