26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

esparru publikoaren osaketari lotuta egon da Modernitatean. Hartara, maila

ideal batean ekoizpen intelektuala autonomoa den arren,

publikoarenganako mendekotasunak gero eta beharrezkoagoak ditu gaur

egun kapitalismo helduaren berezko publikotasun tresnak (Berrio eta

Saperas, 1993: 155).

Intelektualaren sorreran eragin zuten faktoreen artean dago Europako

testuinguru historikoan XVI. eta XVII. mendeetan eratu zen esparru

publiko burgesa (Habermas, 1981). Esparru publikoa gizarte modernoetako

oinarrizko kontzeptua dugu. Esparru publikoaren irudikapen

zabalduenetarikoa ikusgaitasunaren metaforan oinarritzen da (Rabotnikof,

1997); ikusgaitasunaren ideia behin baino gehiagotan erabiltzen da

kontzeptuaren metafora espaziala osatzeko eta ezaugarritzeko. Horrela,

“publiko” gisa hautematen dena publikoaren eskura dagoena izan ohi da,

alegia, ikusgai edo behagai gertatzen dena, ikusleen aurrean burutzen dena,

erakutsi egiten den zer edo zer denek ikus edo entzun dezaten (Thompson,

1998: 166). Ikusmolde horretatik abiatuz, bizitza publikoak publizitatea,

irekitasuna eta ikuskapena eskatzen ditu, besteak beste, baita agerpena eta

arriskuari aurre egiteko gaitasuna ere (Béjar, 2000: 26).

Aipatutako publikotasunaren ezaugarri idealak, zuzenbidezko estatua

eta gizarte zibil burgesaren urrezko aroarekin identifikatzen den “esparru

publiko autonomoan” kokatzen ditu Habermasek. Hark dioenez,

deliberazioa eta kontrol politikoa xedetzat zeukan esparru publiko

autonomoa, partaidetza berdintasunaren baldintzetan gauzatu zen, eta

razionalki argudiatzeko gai ziren gizabanakoz osatua zegoen. Bada, gune

publikoa Modernitatearen proiektu ilustratuaren bereizgarrietako bat izan

da, Habermasen ustetan. Estatuaren aurrean bereizirik azaleratu zen gizarte

zibilaren eraketari loturik burutu zen esparru publiko burgesaren sorrera,

256

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!