26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

medio, gaur egungo ezagutza legitimoen zilegitasuna mugimenduei —eta

haien xedeei— transferitzen zaie.

Gauza bera gertatzen da mugimendu horietan parte hartzen duten

kulturgileen zilegitasun sozialarekin. Izan ere, kulturgileen botere

sinbolikoa baliatzen dute mugimendu kulturalek. Alabaina, aipatu botere

sinbolikoa erlatibizatu egin behar da, mendeko kulturez eta hizkuntzez ari

garela bi esparruk definitzen baitute mendeko kulturgileen kokapen

sinbolikoa. Batetik, barnera begira, bere jatorrizko kultura/hizkuntzaren

esparruan nagusi diren indar harremanak hartu behar dira aintzat mendeko

kulturgilearen definizioa egiteko; dakigunez, esparru hori guztiz hornitu

gabe egon ohi da. Bestetik, kanpora begira, kontuan eduki behar dira

mendeko kulturaren eta kultura nagusiaren artean ezarrita dauden

harremanak, esparru nagusiaren eraginak mendeko esparrura zabaltzen

baitira era askotara. Izan ere, mendeko kultura/hizkuntzaren esparru

intelektualean kokatzen den kulturgilearen botere sinbolikoa, hau da,

gizartean aginte kulturalarekin eragiteko ahalmen legitimoa, mendeko

kulturaren eta hizkuntzaren indarraren araberakoa izan ohi da. Bestela

adierazita, egoera sozial gatazkatsuan ohikoa denez, kultura esparru

hegemonikoaren logikak zalantzan jartzen ditu —erlatibizatuz— bai

mendeko kultura adierazpenen balioa bai mendeko kulturgileen botere

sinbolikoa.

Horregatik, mendeko kulturetako kulturgileek halako

mugimenduetan parte hartzen dutenean, “plus” bat eransten diote euren

partaidetza intelektualari. Izan ere, bazterturiko kulturaren eta hizkuntza

gutxituaren egoerak erabat nahasten du kulturgilearen rola bera: haren

estatusa eta, oro har, kulturgile gisa daukan eginkizuna lotu-loturik daude

hizkuntzaren eta kulturaren ibilbideari. Hori dela eta, gutxitutako

450

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!