26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dagokienez. 8 Ildo horretan, era askotakoak izan dira intelektualaz egindako

definizioak, hala zientziagintzan nola politikagintzan, eta zenbatezinak

soziologiaren arlotik aztergaia zedarritzeko burututako ahaleginak.

Alabaina, kontzeptualizazioaren zailtasunak, aztergaian aurkitzen diren

zehazgabetasunak eta eginkizun intelektualari eman beharreko hedaduraren

inguruko adostasun ezak nagusitu dira lan gehienetan. Arazo horiek guztiek

erakusten dute zenbaterainokoak diren azterketa esparruak

objektibaziorako dauzkan eragozpenak.

3.1. Definizioaren arazo epistemologikoak

Nuestros juicios se ven mutilados y alterados en cada instante por juicios

inconscientes; solamente vemos aquellos que nos permiten nuestros prejuicios que

veamos; pero ignoramos nuestros prejuicios (Durkheim, 1976: 70).

En tanto que grupo social los intelectuales son escurridizos, resultan difíciles de

definir (Elias, 1994: 100).

Zalantzarik gabe, agintaritza kulturalak gizartean sortzen dituen

mirespena eta begirunea tartean direla, esparru intelektualek —zientziaren

munduak, filosofiak, literaturgintzak, arteak, eta abar—eragozpen handiak

8 Egon da garai bat, XIX. mende amaierako eta XX. mende hasierako Modernitate

klasikoaren aroan, non pentsalari sozialek imajina zezaketen intelektualarentzako

protagonismo handiko zeregina gizarteetan: jarri dezagun arreta Leninen proletalgoaren

abangoardian, edo klase baten laguntzan dagoen Gramsciren “intelektual organikoan”;

gogora ditzagun Weberrek definituriko zientzialaria, balioz aske kokatzen dena bere

lanean, Mannheimen “intelektual autonomoa”, klase aurkarien tartean flotazio-egoeran

dagoena, edota Bendak aldarrikatutako intelektual eredua, behin-behineko interes

politikoetatik urrunduz egiaren jagole inpartzial bihurtzen dena; errepara diezaiegun,

azkenik, Estatu Batuetako soziologia funtzionalista akademikoak (Parsons, Lipset eta

Shils bezalako autoreen bidez) irudikatu zuen sortzaile sinbolikoaren funtzio sozial

integratzaileei, Wrigth Millsen intelektual politikoaren zereginei edo Sartreren

intelektual “konprometituaren” ustezko betekizunei. Intelektual, interes eta egoera

historiko bezainbeste irudikapen ideal sortu da pentsamenduaren esparruan. Ikus Lenin,

1981; Gramsci, 1972; Weber, 1975; Mannheim, 1993; Benda, 1975; Lipset, 1987; Shils,

1976, 1977; Wright Mills,1969, 1981, 1987; Sartre, 1967.

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!