26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

menderatuak eta menderatzaileak, lehenengoak euren txikitasunari aurre

egin nahian eta bigarrenak euren nagusitasuna mantentzeko ahaleginetan,

zur bereko ezpalak dira mundu sozialean garatzen den lehia sinbolikoari

dagokionez. Euren desberdintasuna botere tresnen kontrolean datza.

Aipatu ditugun argibide horietatik abiatuz, euskararen hizkuntza

komunitatearen eta euskararen beraren bilakaera garaikidea ulertzeko

funtsezkotzat jotzen dugu hizkuntza/gizarteari buruz euskal elite kulturalek

egin duten sorkuntza sinbolikoa eta haren ondorioak aztertzea. Kulturgileen

diskurtso legitimatzaileak bi norabidetan zuzendu dira: hizkuntza

komunitatetik at —ezin da ahaztu euskal gizartean erdal komunitateak ere

badaudela— eta hizkuntza komunitatearen baitara. Bi sail horietan

buruturiko sorkuntza diskurtsibo hori erabakigarria izan da gure ustetan.

Izan ere, hiztunen eta hizkuntzaren arteko harremana gutxitan izaten da

zuzena edo “berezkoa” —are gutxiago gure aroan—. Oro har, gauza bera

gertatzen da gizartekidearen eta gizartearen arteko harremanarekin

berarekin ere. Bien artean hizkuntzari buruzko —edo gizarteari buruzko—

irudikapen sozial jakin batzuk tartekatzen dira, alegia, gizarte

errealitatearen interpretazio irudiak. 203 Orain arte ikusi dugunez,

irudikapengintza horretan kulturgileak eragile —ez bakarrak baina bai—

garrantzitsuak izan ohi dira.

Irudikapen sozialez eta haien sorkuntza prozesuez ari garelarik,

berriz ekarri behar ditugu gogora gizarte errealitatearen izaera eta

funtzionamendua. Dakigunez, gizarte errealitatearen konbentzionaltasuna

haren jatorri gizatiarrean oinarritzen da. Izan ere, errealitate fisikoa ez

203 Lionel Joly ikertzaileak hizkuntzari buruzko gizarte irudikapenen garrantziaren berri

ematen digu. Berak euskararen ezagutza eta erabileraren eta euskarari buruzko jarreren

irudikapenak aipatzen ditu,: horiek guztiek hiztunen pertzepzioan daukaten eragina

azpimarratzen du. Ikus Joly, 2005.

461

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!