26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ebatzi dute. Planteamendu berrien lehen formulaziotik, Modernitatearen

filosofiaren eta haren legitimazio razionalaren kritika modura azaldu da

Postmodernitatea (Lyotard, 1986). Subjektu razionalaren emantzipazioari

buruzko “narrazio” handiak, alegia, Mendebaldeko zibilizazioaren egia

transzendente gisa azaldu ziren narrazioak, desagertu egin dira pixkanaka;

haien ordez, arau eta hizkuntza askotarikoak baliatzen dituzten kontakizun

txikiak nagusitu dira, pentsalari postmodernoen interpretazioan.

Adostasunaren hausturak, kosmoikuspegien aniztasunak, balioen krisiak

eta razionaltasunaren patologiak, beraz, era askotako narrazoiak eta

legitimazioak izan dituzte ondoriotzat. Izan ere, galdu egin da filosofiaren

hari eroalea, Aro Modernoaren etika eta politika; hitz batean, orain arte

zentzu bateratzaile, progresibo eta askatzaile modura hartu izan den guztia.

Modernitatearen kinka larria erabateko krisialditzat jo dute batzuek

eta alde bateko krisitzat beste zenbaitzuek. Hainbaten aburuz,

Postmodernitatearen atarian gaude, alegia, aro berri baten aurrean, hain dira

sakonak bizi ditugun eraldaketak. Aldiz, beste batzuen ustez, garapen

modernoaren erradikalizatze une edo helduaro modura hauteman daiteke

fase berri hori. Azken horiek Modernitate erreflexiboaz hitz egiten digute.

Interpretazio batean zein bestean garapen modernoaren baldintzen inguruko

hausnarketari ekin diote aztertzaileek, mundu intelektualean zein gizartean

nagusituriko ziurgabetasuna eta nora eza argitu nahian. Bada, J. M.

Mardonesek adierazten duenaren ildotik, agian ziurgabetasuna izan daiteke

milurteko hasiera lainotsu hau egoki ezaugarritzen duen terminoa,

ziurgabetasuna Modernitateari atxikitako utopien ehorzketa egiten ari garen

garaiotan nonahi dakusagun bereizgarria (Mardones, 2002: 18).

Non eta nola azaltzen da delako ziurtasunik eza? Ziurgabetasunak,

lehendabizi, adierazpen soziokulturala dauka. Izan ere, gizakiek beraiek

285

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!