26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

mugimenduan eratutako erakundeetan eraiki dituzte beraien rolak ere —

haien ekarpena, hein handi batean, mugimenduaren bitartez eta

mugimenduaren erakundeetan gauzatu da—. Baina, kulturgileez gain,

mugimenduetan egondako partaidetza oso anitza izan da. Hala,

mugimenduan metatutako kapitala era askotakoa da: praktika sozialak,

ekarpen intelektualak eta etikoak uztartu dira haren barnean. Partaidetza

horren emaitza batzuk hain ikusgarriak izanik eta esperientzia bera

historian hurbila izanik, kapital historiko hori oso baliotsua da gaur egungo

kultura esparruaren nolakotasuna ulertzeko, esparruan bildu diren baliabide

materialak zein sinbolikoak garrantzitsuak baitira. Gaur egun gertatutako

instituzionalizazio politikoak eta aldaketa sozialek gizarte mugimenduaren

ahultzea ekarri dute beraiekin. Halarik ere, kulturgileek metatutako kapital

historiko horren eredua aipatzen dute behin eta berriro —ikastolak dira

horren adibiderik argiena— galtzen ari den baina berreskuratu behar den

ekarpen intelektual eta etiko gisa.

Balantza batean jartzeak, agian, ez dauka zentzurik, baino denboran lehenago

dalako, eta bai igual gizartea bertatik sortutako pertsona eta taldeen ahalegina

izan den heinean, ba gizarte mugimendu horien aportazioa izugarria iruditzen

zait. Izugarri hori (…) zertan izan daiteke? Ba, nik uste det, hor intelektualarena

ere egon daiteke (…) Nik uste det, igual jaitsi gara pixkat pistoia eta desinflatu

da pixkat itsasontzia, ez?, baino atzera begiratuta sinestezina egiten da askotan

zer energia eta zer indarrekin izan ziren euskararen aldeko gizarte

mugimenduak egin zituen gauzak, eta horiek dira aportazioak. Oso baliabide

gutxi zegoen eta ordun, baliabideak faltatzen direnean, dira pertsonak eta ideak

indarra ematen dutenak eta pertsona batzuk zeuden, eta gutxi, eta ordun

izugarrizko indarra, ezta? Hori askotan jartzen da adibidea, ba ikastolen

mugimendua da horren adibide nabarmena: baliabiderik ez eta, gainera, beste

kondizionante negatibo pila bat. Ordun, ez dakit nola esan, estadistikoki

inprobableak ziren gauza pila bat egin ditu gizarte mugimendu horrek (…)

Ekarpena da, programatikoa, esan nahi dut, atera dira gauza asko. Zera

horretaz aparte, balore, energia… horietaz aparte, ba ikastolak ikastolak dira,

eta hor daude eraikin batzuk, ume batzuk, prozesu batzuk, eta hori izugarria

iruditzen zait (…) Eta, bueno, badaude ekarpen intelektualak ere bai, sormen

aldetikoak eta, nik uste det, ekarpen etikoak ditugu, ekarpen diskurtsiboa,

hizkuntzaren minorizazioa eta, normalean, diskurtso horiek, batez ere, sortzen

dira gizarte mugimenduetatik (5. Elkarrizketa).

587

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!