26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

faktore elkartu dira osaketa horretan. Berbarako, botere politikoek

eskolaratze eta alfabetatze prozesuak jarri zituzten abian ordena modernoa

aurrera zihoan neurrian. Izan ere, estatuek gizartearen eraikuntza

komunitarioari aurre egin behar izan zioten luze gabe; merkatu kapitalistek,

berriz, lan indar egokia moldatzeko premia zeukaten. Kulturaren hedapena,

oro har, eskakizun horiei loturik burutu zen. Hasiera batean, publikoa

murritza zen oso; eraberrituko aristokraziak eta burgesiaren sektore batzuek

baino ez zuten osatzen gizarteetako unibertso ikasia. Geroago, behe

mailako talde eskolatuek eratu zuten irakurleria handiagoa. Orobat, industri

aroan, produkzio sistema gero eta espezializatuagoaren eskariek ere

publikoaren hazkunde prozesuak elikatu zituzten.

Bestalde, erlatiboki askotarikoa zen ideia politikoen merkatu

hazkorrak, informazio-esparru publikoaren eraketak eta informazioaren

hedapenerako teknologien etorrerak kulturgile modernoen garapenaren

aldeko joerak indartu zituzten; ondorioz, bestelako rol eta nortasun

intelektualak osatzeko guneak zabaldu ziren. Horrela, lehen Ilustrazioko

filosofo eta maîtres penseurs haien ostean, literaturgintza, artea,

kazetaritza, unibertsitatea eta ikerkuntza zientifikoari lotutako intelektualak

etorri dira, horiekin batera, eginkizun intelektualaren zatikatze eta

dibertsifikatze prozesuekin erlazionatutako funtzio berriak sortu diren hein

berean. Halatan, beste publiko nahiz funtzio batzuk eskuratuz eraiki eta

berreraiki dituzte kulturgileek euren eginkizunak. Izan ere, zeregin

intelektuala hurrenez hurrengo aro eta baldintzei egokitu zaie modu

progresiboan.

39

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!