26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ikuspegi kulturalistan, intelektualak kulturaren sorrera eta

banaketaren arabera ezaugarrituta agertzen dira soil-soilik,

hainbesterainoko agertu ere, non kulturgile modernoen izaera dimentsio

bakarreko perspektibara murriztuta eta itxuraldatuta azaltzen den. Halatan,

ez dira aintzat hartzen rol intelektualen dimentsio garrantzitsuak, alegia,

ekoizpen ideologikoa eta zeregin politikoetara loturik daudenak (Oltra,

1978: 16). Ikuspegi horri kontrajarririk, Gramsciren proposamenak jaso

dituzten lanetan ideologia sortzaile eta hedatzaile modura ulertzen da

kulturgilea. Ildo horretan, gizarteko aparatu kulturalaren partaide izan ohi

dira ezinbestean intelektualak eta, ondorioz, klase sozial, talde eta botere

interesen legitimitatearen egituran eragina izaten dute euren zeregin

intelektualak betetzean. Bistan denez, azken azterketa horietan

intelektualaren funtzioaren eduki ideologiko-politikoak nabarmentzen dira

beste gauza guztien gainetik; kulturgilearen zereginaren ardatza gizarte

zibilaren eta gizarte politikoaren arteko harremanak eratzean oinarritzen

da 19 .

Marxismoaren ikusmoldetik at ere, kulturgilearen eta esparru

politikoaren arteko harremanak, hots, intelektualen eta boterearen arteko

auziak mundu intelektuala aztertu duten teorialari askoren interesgune izan

dira. Zenbaiten aburuz, intelektualaren beraren funtsa kulturgilearen osagai

“politiko” horretan dago, beste ezertan baino gehiago. Horrelaxe uste dute

Oryk eta Sirinellik honako hau baiezten dutenean : L´intellectuel sera donc

un homme du culturel, créateur ou médiateur, mis en situation d´homme

politique, producteur ou consommateur d´idéologie (Ory, Sirinelli, 1992:

19 Gramsciren idazkiez gain, ildo horretan kokatzen da, ñabardura handiekin bada ere,

C. Wright Millsen lana. Ikus Wright Mills, 1981. Era berean, intelektual politikoaren

ikuspegitik Espainian 70eko hamarraldian argitaratu den literatura ere ikus daiteke:

Marsal et al., 1971; Marsal, 1975; Oltra, 1978; de Miguel, 1978.

61

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!