26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

unibertsitatea interes politiko nagusien mende geratzen denean. Ildo

horretatik, estatuaren esku-hartzea formala izan ohi da itxuraz —lege

markoa eta finantzaketa izan ohi dira haren ohiko eskumenak, eta ez dira

gutxi eragina eduki ahal izateko—, baina, erresistentziak erresistentzia,

kontrol politikoa areagotu egin da progresiboki. Ikasketa curriculuma

arautzean eta kulturgile akademikoak erreklutatzean nabarmen atzematen

da irizpide politikoen eragina gaur egun.

Horrek guztiak oso modu argian azaleratzen den egoera paradoxikoa

sortu du esparru batzuetan —esparru zientifikoan, berbarako—. Bada,

unibertsitate- eta zientzia-esparruek estatu finantzaketari zor diote, hein

handi batean, euren autonomia, esparru pribatua apurka-apurka berebiziko

garrantzia hartzen ari den garaian. Esparruok, ordainetan, dependentzia-

harreman bitxian nahasirik gelditu dira: euren eragileak merkatu

onespenetik salbu daude, baina, aldi berean, izaera politikoa daukaten

murriztapenak etengabe jasotzeko arriskuan geratu dira. Hartara,

autonomia- eta heteronomia-harremanak estatuaren esku-hartzeak

ekarritako berezko tentsioak ditugu, dudarik gabe.

Cette dépendance dans l´indépendance (ou l´inverse) ne va pas sans ambigüités,

puisque l´État qui assure les conditions minimales de l´autonomie est aussi en

mesure d´imposer des contraintes génératrices d´hétéronomie (Bourdieu, 1997c:

48).

Autonomiaren auzia, hortaz, ez da behin betiko erdietsitako egoera,

ez unibertsitatean ezta kulturgintzan ere. Autonomia heteronomiaren

aurkako tentsiogune baten moduan ulertu behar da. Egun nagusitzen diren

joerak ikusita, noiz edo noiz autonomiaren berme modura estatu zaintzak

izandako eragina ere ahuldu egin da. Mundu anglosaxoian estatuak aspaldi

egin zuen bat merkatu irizpideekin kulturgintzari eta unibertsitateari

dagokienez. Eta Europan ere, interes ekonomikoek eta politikoek —

232

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!