26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ezagutaraziz, politikoki pentsa daitekeenaren esparrua zehazten dute eta

errealitate sozialaren irudikapen “zuzenak” zedarritzen dituzte. Bada, iritzi

publiko mediatikoaren ezkutuko funtzioa adostasuna eta gizarte kontrola

bermatzea izan ohi da.

Ildo horretan, masa hedabideen —eta haiekin lotutako indar

politikoen— irizpideak jorratzea eta aktibatzea izaten da intelektual

mediatikoei egotzitako zeregina. Horretarako, “intelektual organikoaren”

egokitzapen garaikide horiek enpresaren eta interes talde jakinen moldeak

eta patroiak eskuratu behar izaten dituzte eta kultura ekoizpenaren arau

autonomoak saihestu. Azken batean, kultura enpresaren barnean nagusi

diren taldeek daukate intelektuala nor den definitzeko ahalmena. Oraingo

honetan, ezagutzaren ekoizpenak ez du kulturgilea intelektual gisa

definitzen, ezta publikoarekiko loturak ere; intelektualak komunikazio

mediatikoaren ehunean lortzen du bere estatutua, egitura horrek bermatzen

baitio esparru publikorako sarbidea. Halatan, oraindino pentsalari bakan

batzuk kultura esparru tradizionaletik etorri arren —akademiatik,

zientziagintzatik, eta abar— gaur egungo gizarteetan intelektual gisa

definitzen diren asko eta asko masa hedabideen benetako emaitza ditugu.

Ortega eta Humanesen ustetan, intelektual berriak kazetariak dira batik bat

(Ortega eta Humanes, 2000).

Ohiko intelektualen legitimitatea kultura esparruko berezko arauen

erabilera trebean datza. Bestela adierazita, ohiko intelektualak berariazko

jakintza legitimoak baliatu behar ditu eta esparruko berdinen onespena

irabazi behar du kontsakrazioa lortzeko. Baina, intelektual mediatikoei

dagokienez, berariazko ezagutzen gabezia edo gainerako intelektualen

onespen eza ez dira lana burutu ahal izateko eragozpenak izaten. Izan ere,

intelektual mediatikoen boterearen funtsa ez dago ezagutza mailan,

271

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!