26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

diziplinaren barnean; hitz batean, ahaleginak ahalegin, soziologiak ez dio

utzi zientzia “multiparadigmatikoa” izateari. 63

Gure gaiari dagokionez, Marxengandik jaso dugu bereziki

gatazkaren ikuspegi objektiboa, hau da, gizarte errealitatea eragile sozialen

arteko indar harremanen multzoa delako ideia. Ideia horretatik abiatuz,

gure ustetan, menderatze-harreman sozialen sustraia baliabide materialen

banaketa asimetrikoan datza; baliabide horiek erdiesteko, gizarte eragileak

norgehiagoka desorekatuan lehiatzen dira etengabe. Halarik ere, gizartean

auzitan dauden baliabideak, guk hemen “baliabideei” eman diegun adiera

zabalean, ez dira soilik ekonomikoak izaten; horiekin batera, era guztietako

bitarteko sozialak hartu ditugu aintzakotzat, hala nola politikoak, kulturalak

edo kognitiboak. Bestalde, gizarte errealitateak gizabanakoaren gain

ezarritako faktizitate objektiboa —haren choiseté izaera— da, hain zuzen

ere, Durkheimen ekarpenetatik nabarmendu gura dugun elementua.

Azkenik, Weberren ekarpenetatik gizarte errealitatea esanahi-harremanen

multzoa dela gordetzeko asmoa dugu. 64 Hartara, hark esandakoari jarraiki,

ezaugarri gatazkatsua —amaitugabea—, eta egiturazkoa izateaz gain,

errealitate sozialak dimentsio sinbolikoa ere badauka, irudikapenek eta

beste elementu kognitibo eta kulturalek parte hartzen baitute haren

eraikuntzan.

Marx, Weber eta Durkheimen ondorioak, itxuraz hain desberdinak

eta kontrajarriak izanik, osagarri gisa interpretatu daitezke osoko ikuspegi

batean. Alde batetik, gizarte errealitateak badauka gizakiari ezartzen zaion

63 Ikus Ritzer, 1995: 453-612.

64 Gogora dezagun Weberren egintza sozialaren kontzeptua ezin dela ulertu aktore

sozialek egintzari ”zentzu” bat erantsi ezean. Ez da, Weberren esanetan, zentzu

objektiboki zuzena, edo metafisikoki oinarriturik dagoen “egiazko” zentzua, berak

aztertzen duena, aktore sozialentzat egintza ulergarri egiten duen zentzua baizik (Weber,

1979: 5-6).

164

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!