26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

indibidualen artean, bai eragile kolektibo zein erakundeen artean. Bestalde,

esparru kognitibo modura, hizkuntzari eta gizarteari buruzko askotariko

definizioak eta interpretazio markoak atxikitzeko beta izango du

ikertzaileak, historian zehar nahiz denbora berean sorturikoak, elkarren

artean osagarriak nahiz gatazkatsuak izan daitezkeenak. Den-denek osatzen

dute euskalgintza deritzogun unibertsoa.

1.1. Euskal kulturgileen erresistentzia kognitiboa: kapital

sinbolikoaren metaketa historikoa Eusko Pizkundearen garaian

Pentsamendurik gabeko lumak ez du zulatzen gizartearen eguneroko bizitzan.

Egoera diglosikoa jasan izan duten hizkuntzen historian zehar, hizkuntza

nagusiak beti jan izan dio menpekoari intelligentsiaren esparru pribilegiatua,

beti zokoratu izan du etxeko zulora, gune administratiboetatik aparte utziz.

Horixe izan da euskararen kasua, baita herritar gehienen hizkuntza mintzatua

izan zen garairik onenean ere (Iztueta, 1996: 36).

Una lengua en situación diglósica acaba reduciéndose a los ambientes más

populares y a las comarcas más rurales y protegida por el aislamiento puede

sobrevivir durante muchísimo tiempo. Pero esta supervivencia por inercia tiene

poco que ver con los intentos de recuperación que no en balde se califican de

renacimientos y cuyos iniciadores son hombres de inquietudes culturales, para

entendernos, intelectuales (Siguan, 1988: 66).

Gizarte zientzietan —soziologian, antropologian, eta abar— ohiko

topos edo diskurtsoa izan da gizarte eta kulturetan bi aro bereiztea:

Tradizioa eta Modernitatea, hain zuzen ere. Literatura zientifikoan,

lehendabizi, eta sen oneko ezagutzan gero, errotu da gaur egun ere oso

indarrean dagoen tradizionalismoaren eta modernismoaren arteko antitesi

mitiko horren irudikapen soziala. Usu egin diren sailkapenen arabera,

estaturik gabeko hizkuntza taldeen eta nazioen kulturak eta hizkuntzak

tradizioaren sailean sartu dira, desagertze bidea besterik ez zutelakoan.

Ondorioz, tradizioa gainditu beharreko etapatzat hartuta,

465

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!