26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hamar urte landu ziren Jokabide Kolektiboari buruzko teoriek utzi

zizkiguten deskribapenak.

50eko hamarraldian eta 60ko lehen urteetan arrakasta handia izan

zuten Jokabide Kolektiboaren teoriek. 159 Atal honen hasieran azaldu den

moduan, mobilizazio sozialak, alegia, egintza politiko ez-konbentzionalak,

jokabide sozial desbideratuen pareko jo zituzten ikuspegi horiek. Ildo

horretatik, Jokabide Kolektiboaren teoriaren ustez, modernizazio

ekonomikoak, politikoak eta kulturalak populazioaren zenbait alderditan

sortutako kalteek eragin zuten sistemak ezarritako erakundeetatik at

burutzen zen “masen” jokabide desbideratua —gizarte mugimenduen

fenomenoa gaurko hizkeran—. Bada, teoria horren arabera modernizazio

azkarrak era askotako galerak sortu zituen babes gutxiko gizarte taldeetan:

zehazki esateko, talde horien estatus ekonomikoan, eragin politikoa

sortzeko zeukaten ahalmenean, haien eraketa sozialean eta balio kultural

tradizionalen onarpenean. Gizartearen modernizazioa bereizketan eta

egintza esparruen desartikulazioan baldin badatza, mugimendu horiek

kutsu anti-modernista agertu zuten sarritan, bizitzaren ohiko batasuna

gordetzen ahalegindu baitziren. Hartara, Jokabide Kolektiboaren

azalpenaren oinarria modernizazio prozesuak sortutako baztertuen eta

alienatuen funtsezko ideiaren inguruan eratzen da.

Smelserren planteamendu ezagunean, esaterako, “masa” jokamoldea

modernizazioaren onurak jaso ordez kalteak pairatzen dituztenen erantzun

tipikotzat jo behar da. Modernizazioaren aurkako matxinadak irrazionaltzat

hartzen dira haren interpretazio klasikoan: uste du egintza kolektibo

masiboak antsietateak eta adierazpen premiak eraginda sortzen direla, eta,

159 Ikusmolde horren adibide dira Kornhauser (Kornhauser,1969) eta Smelser

(Smelser,1989).

384

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!