26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

dizkio kulturgileari ez soilik bere lana egiteko eta ebaluatzeko tresna

tekniko eta kognitiboak, ezpada kulturgintza esparruaren eta gizarte

esparruaren arteko harremanak ulertzeko moduak ere. Tradizioek, azken

finean, garai eta gizarte jakin batzuetan intelektualaren rol politikoari

dagozkion betekizunak zehazten dituzte.

Bizitza intelektual modernoaren tradizioek moldagarritasuna izan

dute ezaugarritzat. Tradizioak oinordekotzan hartutako marko jakin batean

sortzen dira; ondorengo belaunaldiek marko hori eraldatu egiten dute

etengabe testuinguru aldakorretan. Hortaz, gizarte bateko intelektuala

tradizio batean daukan partaidetzaren arabera definitzen da. Tradizioak

ezartzen ditu kulturgilearen lorpenak ebaluatzeko eta definitzeko

erabilitako arauak, egite onargarriak zehazten dituzten patroiak. Hartara,

tradizio bakoitzak bere balorazio erakundeak sortzen ditu, bere erreferente

arau-emaileak, baita agertoki instituzional batzuetan hezurmamitzen diren

harreman guneak ere. Kulturgintzaren azpiesparru bakoitzak izan ohi ditu

halako kultura tradizioak —literatura esparruak, esparru zientifikoek,

artearen esparruak eta abar—. Horiekin batera, tradizio bakoitzak jokabide

intelektualerako jarraibideak eskaintzen ditu; eredu horiek kultura egintzak

gizartean txertatzeko moduak zehazten dituzte.

Halaz ere, tradizioek ez dute ezinbestean bat etorri behar

kulturgintzaren azpiesparru bakoitzarekin. Izatez, esparru batean era

askotako tradizioak egon daitezke elkarrekin lehian. Eta tradizio intelektual

bat bera izan daiteke kulturgintzaren azpiesparruetan eredu baliagarri.

Eskuarki, gizarte bateko kultura esparruan modu askotako tradizioak egon

ohi dira aldi berean, nahiz eta denek ez duten izaten garrantzi maila bera.

Kulturgintzaren esparruan nagusi diren tradizio intelektualak aldatu ere

egiten dira denboran zehar.

206

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!