26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kulturaren eta hizkuntzaren legitimazio lanetarako. Ildo horretatik,

gertakari aipagarriak daude, esate baterako, Gipuzkoako Diputazioaren

babesean, 1907an Julio Urkijok RIEV aldizkaria (Revista Internacional de

Estudios Vascos) sortu zuenekoa, bertan adituek euskal filologiako alor

desberdinak metodo zientifikoz landu zitzaten. Iztuetaren hitzetan,

atzerriko kolaborazioetara irekita zegoen aldizkari horrekin eremu egiazki

berria zabaldu zitzaion euskal filologiaren lanketari (Iztueta, 1996: 323).

Adibide bat besterik ez da. Izan ere, argitalpen horren ondoan heziketadun

euskaltzale sakabanatuak elkarlanean biltzeko eta euskararen aldeko

egintzak sustatzeko xedearekin makina bat aldizkari jaio zen Pizkunde

garaian (berbarako, Euskal-Esnalea 1908an Campionen zuzendaritzapean

sortua eta beste asko).

Aldizkarien sorrera premiak aditzera ematen du euskal esparru

kulturalak, esparru izateko, erakunde kulturalen beharrizan larria zeukala.

Kulturgileek aski ongi zekiten hori. Esparrua taxutzeko eta egituratzeko

instituzioak sortu beharra zegoen ezinbestean. Eta sortu ziren. Eragin

handiena izan zuenetarikoa Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos

elkartea dugu: Hego Euskal Herriko lau Diputazioen onarpenarekin jaiorik,

hezur-haragizko erakunde bilakatu zen 1918ko Oñatiko Biltzarrean. Eusko

Ikaskuntzaren funtsezkotasuna berak zuzenean buruturiko kultura

egintzetan ez ezik euskal kultura esparruan bultzatu zuen erakundetze

ahaleginean dago. Saio horren emaitza dugu 1919 urtean gauzatutako

Euskaltzaindia, euskara jagon eta euskarari buruz ikerketa zientifikoak

egiteko sortu zen erakundea, geroago, hizkuntza minorizatuaren corpusa

arautzeko hain erabakigarria izan dena. Bestalde, unibertsitaterik ez izatean

Eusko Ikaskuntzak ordezkatu zuen gabezia hori. Izan ere zientziaren sailei

dagozkien euskal gai funtsezkoenak eta larrienak elkarte horrek landu

473

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!