26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erresteko premiarik ez daukan oinarrizko sineste multzoaren inguruan.

Kulturaren esparruak ere bere arau propioak dauzka, berariazkoak,

bereiziak.

Cada juego tiene sus reglas propias. Las reglas de juego, de cada juego, son

obligatorias y no permiten duda alguna (…) El jugador que infringe las reglas

de juego o se sustrae a ellas es un “aguafiestas” (…) Pero puede ocurrir que

estos aguafiestas compongan, por su parte, un nuevo equipo con nuevas reglas

de juego. Precisamente el proscrito, el revolucionario, el miembro de la

sociedad secreta, el hereje, suelen ser extraordinariamente activos para la

formación de grupos (Huizinga, 1972:24-25).

Horiek horrela, kulturgilea ziurtzat eta jakintzat jo diren joko

arauetan murgilduta bizi da. Arau horiek esanahia ematen diote bere

bizitzari. Hartara, zailtasunak dauzka bere jarduera eta inguratzen duen

kulturaren unibertsoa azterketagai bihurtzeko. Nolanahi ere, haren jarduera

eta haren mundua sostengatzen duten oinarrizko sinesteekin haustura

epistemologikoa eginez baino ez dauka biderik kulturaren azterketa batek.

Kultura jarduera oinarrizko premietatik aldendu izana prozesu

historikoaren ondorioa izan da. Horrela, ikuspegi historikotik, argi ikusten

da aipatu ditugun kultura gaitasunak nekez agertzen direla gizarte mota

jakin batzuetan. Azken batean, gizartean erabilgarri dauden teknikek eta

baliabide ekonomiko eta kulturalek eskaintzen dute gaitasunak sortzeko

abagune egokia. Hortaz, baliabideen garapenak neurtzen du unean uneko

premiei buruzko askatasun maila ere. Hala, zenbait gizarte historikotan ezin

izan dira sortu, are gutxiago sozialki sustatu eta saritu, gaitasun kulturalak.

Esaterako, gizarte aurremodernoetako kideek kultura gaitasunen garapen

urria azaldu dute gizarte modernoetakoekin alderatuz gero.

Halaz ere, arazo hori ezin da gizarte moderno/aurremoderno oposizio

historikoaren inguruan soilik aurkeztu. Konparaziozko irizpidea erabiliz,

158

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!