26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Kultura legitimoaren erdiespena mugatzen duen errotiko desjabetzea

sumatzen da holakoetan: gizarte eragile batzuen jatorrizko kulturari

birsorkuntza mekanismoak ukatzen zaizkionean, kultura arrotzean

murgildu beharrak eragozpen erantsiak jartzen dizkie kaltetuei.

Kulturarako sarbidearen arazoek nabarmen erakusten dute kultura

mikrounibertsoek daukaten izaera sozial pribilegiatua. Pribilegioak

zerikusia dauka kulturaren barruan eratutako intelektualen jatorri

sozialarekin, baita haiek garatu beharreko ahalmenen ezaugarriekin ere.

Izan ere, kulturaren autonomizatzeak gizarte eragile batzuei egokitutako

begirada hotz eta harroaren eraikuntza soziala ekarri du berarekin batera;

begirada subirano eta intelektualista hori, jakina, gutxi batzuen eskuetan

geratu da. Kulturak autonomia irabazi zuen heinean, zibilizazio handietan

parekorik ez zeukan gizarteen banaketa intelektualista gauzatu zen modu

saihestezinean: maila gorenekotzat hartutako intelektoa, batetik, eta

gorputzari lotutako guztia —mendekotzat joa— bestetik. Harrezkero,

bereizi egin dira sentimen abstraktoak eta sentimen “sentikorrak”, arte

garbiaren aldeko zaletasun elitista —abstrakzio sozial prozesuen bitartez

araztua— eta gauza praktiko eta materialen aldeko zaletasun xumea.

Bananduta geratu dira betiko, batetik, kulturaren ordenarekin lotuta dagoen

guztia, era guztietako bereizketa eta sublimazioren iturri dena, eta, bestetik,

naturaren ordenari edo herri ordenari dagokiona. Hartara, kulturgileei

atxikitako gaitasunak, kulturaren esparruak bere autonomizatze prozesuan

metatutako baliabideak bezala, desberdintasunarekin eta pribilegio

sozialarekin elkarturik egon dira geroztik. Modu paradoxikoan, beraz,

unibertsaltasuna aldarrikatu duen Modernitateak berak elikatu du bortizki

bestelako desberdintasun mota bat.

120

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!