26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

horretatik, habitusa subjektibotasun sozializatua irudikatzen duen kontzeptu

egokia dugu. Gizakiaren razionaltasuna, ikuspegi horretan, razionaltasun

mugatua da, ez soilik gizakiak eskura daukan informazioa urria delako eta

egintzaren presan ez dagoelako egoera guztiak euren osotasunean

pentsatzeko aukerarik, baizik eta giza espiritua sozialki mugaturik eta, goiz

goizdanik, sozialki egituraturik dagoelako.

Hortik abiatuta, uste dugu gizarte zientzien berezko aztergaia ez dela

gizaki soila, ezta taldea ere, loturarik gabeko gizaki multzo gisara hartuta,

baizik eta objektibatze prozesuak gizakiengan eta gauzetan izan duen

hezurmamitzea, alegia sozialtasunaren objektibazioa gizakiengan eta

sozialtasunaren objektibazioa instituzioetan. Bestela adierazita, gure

lanaren azterguneak kulturaren inguruko habitusak eta esparruak 53 dira,

baita euren arteko harremanak ere. Izan ere, gizarte zientzien objektu

orokorra harreman multzo horrek osatzen du, eta harreman horretatik

sortutako praktika eta irudikapen sozialek.

Habitusaren eta habitusari lotutako egitura sozialen arteko harremana

—kultura esparrua, adibidez—, baldintzapen harremana da lehendabizi.

Gune sozial bereizi bakoitzak, hau da, gizarte esparru bakoitzak, habitus

jakin bat egituratzen du; era berean, habitusa esparruaren premien

gorpuztearen emaitza besterik ez da. Habitusaren eta esparruaren arteko

lotura, ezagutzan edo eraikuntza kognitiboan oinarrituriko harremana izan

ohi da: habitusak esparrua mundu esanguratsu gisa eraikitzen laguntzen du.

Halatan, zentzua eta balioa hartzen du esparruak bertan arituko diren

53 Bourdieuk eta Wacquantek honela definitzen dituzte habitusak: sistemas duraderos y

transponibles de esquemas de percepción, de apreciación y de acción que resultan de la

institución de lo social en los individuos —y en sus cuerpos—. Eta esparruak beste

modu honetan: sistemas de relaciones objetivas que son el producto de la institución de

lo social en las cosas o en los mecanismos que tienen la cuasi-cualidad de los objetos

físicos. (Bourdieu eta Wacquant, 1992: 102).

142

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!