26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gertutasuna eta disposizioa. Ildo horretan, komunikazio prozesua bera eta

publikoarekin komunikatzeko dauzkan baliabideak, intelektualaren

nortasun indibidualaren zein kolektiboaren alderdi eratzaileak dira, hitz

batean, tradizio intelektual jakinen osagarriak.

Hartara, rol eta nortasun intelektualak krisi eta aldaketa

testuinguruetan berreraikitzen dira. Eraberritze hori, ordea, ez da edozelan

egiten. Ez murriztapenik gabe, behintzat. Testuinguruak baldintzapen

zenbait ezartzen ditu holakoetan, gizarte markoak kulturgintzaren esparrua

bera —zeharka bada ere— baldintzatzen duen modu berean. Rolak ere ez

dira era arbitrarioan sortzen. Aitzitik, gizarte eta komunikazio testuinguru

berriek mugarritzen dituzten tradizio eta egitura intelektualen barnean

azaleratzen dira. Horren haritik, esan daiteke azken mendean lan

intelektualarentzat sortu diren gero eta aukera handiagoak, modu

paradoxikoan, zabaldu eta murriztu egin dutela aldi berean ahalbide

intelektualen esparrua. Egiturazko terminoetan adierazita, rol zenbaitzuek

garatzeko aukera gehiago izan dute, eta tradizio batzuek eraikitzeko

abagune egokiagoak eduki dituzte beste batzuen aldean. Ildo horretan,

masa hedabideek eta kultura industriek moldatutako esparru publikoak

osatu du gaur egun kultura ekoizleak daukan komunikazio gunerik

garrantzitsuena —ez bakarra— eragin proiektuak hezurmamitu ahal

izateko. Mass medien eta kultura merkatuaren logikapean diharduen gune

horren inguruan definitzen dira gure garaian, esklusioz eta inklusioz,

kategoria eta tradizio intelektual berriak.

Debrayren ustez, aro bakoitzean gizartean eragiteko kulturgileak

eskuragarri izan dituen baliabideak irizpidetzat hartuta osatu beharko

litzateke intelektualaren historia. Izan ere, eragina eduki ahal izateko

kulturgileak bere ahotsa entzunarazi behar izan du —edo mezua erakutsi

262

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!