26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ikuspegian, non edo non klaseen artean kokatzen den multzoa besterik ez

da intelektualeria. Intelektualek, dio Mannheimek, hautabide klasista ala ez

klasistari erantzun behar diote, euren gauzaezaz jabetu baino lehen. Bada,

klasea ez diren une beretik, ezdeus soziala izateko beldur izan ohi dira.

Halarik ere, euren buruaz duten ziurgabetasuna bi norabide tipikotan abiatu

da historikoki. Lehenengoak langile klasearekin bat egitera eraman ditu

zenbait intelektual. Bigarrenak, aldiz, nihilismo intelektuala, ezkortasuna

eta gutxiespenaren jarrerak elikatu ditu. Nolanahi ere, eransten du

Mannheimek, klase bat osatzen ez duenez gero intelligentsiak ezin du inoiz

alderdi bat eratu, ez dauka gaitasunik egintza bateraturik burutzeko. Bide

horretatik egindako edozein ahalegin, beraz, porrotean amaitzen da. Izan

ere, egintza politikoa interes komunen mende dago eta ikusmolde

monolitikoa eta barne lotura dira, beste ezer baino gehiago, intelektualen

gabeziak (Mannheim, 1963: 153-155).

Gabeziak badauka, haatik, bere abantaila. Egia da talde interes jakinen

ezean, intelligentsiak ez duela klase bat osatzen, baina, arrazoi

horrexegatik, bere garaiko arazoak ikuspuntu batetik baino gehiagotik

begiztatzeko gaituta azaltzen da, Mannheimen ustetan. Hein batean,

heziketak eta prestakuntzak beste gizaki batzuk baino ezegonkorrago

egiten dute intelektuala. Ondorioz, modu errazagoan alda dezake hark bere

ikuspegia, lehian dauden alderdien mendean lerratzeko premietatik askeago

baitabil, aldi berean, gatazkagaiaren inguruko perspektiba ezberdinak

biltzeko gauza izanez bere baitan. Klaseen arteko kokapenak eta heziketak,

hartara, intelektualaren ikusmenaren hedadura zabaltzen dute. Urruntzeak

berak laguntzen dio interes partikularrek daramatzaten muga optikoak

saihesten. Endopatia, bada, intelektualaren gaitasun zeharo modernoa dugu,

kulturgilea ezagutzara eta zeregin intelektualetara bultzatu duena. Era

horretan, itxuraz intelektualeriaren hutsuneak izan zitezkeenak, posibilitate

53

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!