26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Alde batera edo bestera lerrokatuz kulturgileek egin ditzaketen

apostuen aniztasunak gauza bat baino ez digu adierazten: kulturak eta

kulturgileek gizartean daukaten kokapena eta funtzioa paradoxikoa dela.

Kulturaren boterea, lehenago esan dugunez, berariazkoa da. Ez da botere

erabatekoa, ez da ahalguztiduna. Gizartean, ahalmen handiagoa daukaten

bitartekoak daude, besteak beste, indarkeria baliatzen dutenak eta

biziraupen materialaren berme direnak —alegia, bitarteko politikoak eta

ekonomikoak—. Horien aurrean aurkitzen da kulturgilea bere berariazko

bitartekoekin, eta horien arabera definitzen ditu aliantzak gizartean.

Hartara, lanketa sinbolikoek ez daukate mugarik gabeko ahalmena,

nahiz eta haiek sostengatzen dituen arrazoibidea zalantzaz kanpo egon.

Gizarte eraginkortasuna izateko lanketa sinbolikoek beste botere batzuen

laguntza behar dute erdietsi. Halatan, eraginkortasuna daukatenean kulturan

ez ezik gizarteko bestelako esparruetan garatutako indar sozialekin batera

jarduten dute eraikuntza sinbolikoek. Izatez, ekoizpen sinbolikoa eta

gizarteko beste jarduerak ezin dira erabat bereizita ulertu. Kulturgintza

gizarte egiturak ezarritako baldintzen mugarrietan dago txertatuta, ez

gizarte hutsune batean.

Kultura eragileari dagokionez, gizarteko botere esparruetan

kokaturik dago kulturgilea, gizartean onetsitako agintaritza espezifikoa dela

medio. Haren kasuan, baliabide materialen edo politikoen gabezia baliabide

sinbolikoekin orekatzen da, azken horiek ematen baitiote beste gizarte

eragile batzuk baino zilegitasun handiagoa eraginkortasunez hitz egiteko

gizartean. Kultura agintaritzak, bada, toki pribilegiatua eskaintzen dio

kulturgileari gizarte sisteman eta gizarteko integrazio sinbolikoaren

mekanismoak elikatzeko gai den eragile bilakatzen du. Halaz ere, esan

199

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!