26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Beste batzuetan, intelektualak zehazki botere politikoaren guneekin

dauzkan harremanek osatzen dute azterketen muina. Izatez, kategoria

intelektualen sailkapen entzutetsuenetakoek kulturgileek botere

politikoarekin eduki ditzaketen loturak hartu dituzte irizpidetzat. Sailkapen

ezaguna da bereziki Coserrek egin zuena, historia modernoan zehar

intelektualek botere politikoari buruz izan dituzten jarrerak bereiziz.

Lehenengo jarrera boterean egon diren intelektualei dagokie, haren ustetan;

jakobinoen eta boltxebikeen adibidea izango litzateke nabarmenena.

Bigarrena, intelektualak boteredunen aholkulari lanak bete dituztenean

agertu da; fabianoak Bretainia Handian edo Roosvelten brain trust

delakoaren kideak Estatu Batuetan kategoria horretan kokatu dira.

Hirugarrena kulturgileek boterea legitimatzeko eta botereari justifikazio

ideologikoak eskaintzeko lan egin dutenean gauzatu da. Napoleonen

garaiko idéologueak eta Gomulkaren mende agertu ziren poloniar

“errebisionistak” jarrera horren ereduak dira. Azkenik, intelektualek

boterearekin jarrera kritikoa izan dezakete edo, gauzak muturrera

eramanda, haren aurka oldartu daitezke. Dreyfusard izeneko intelektualak

eta abolizionistak, berbarako, ezaugarri horiek zeuzkaten roletan aritu ziren

(Coser, 1968: 145-255).

Dena den, Coserrek ez du aintzakotzat hartzen kultura sortzaile

batzuek aldarrikatutako kategoria bat, alegia, boterearekin inolako

harremanik eduki nahi ez duten intelektualek osatutakoa. Azken horien

ustez, “kulturgileen erreinua ez da mundu honetakoa”. Politikari lotutako

arazoetan zikintzeko beldurrez, Jainkoarengandik hurbilago kokatzen

dituzte euren zereginak Zesarrengandik baino. Hartara, multzo horretakoek

kulturaren “bolizko dorrea” aukeratu dute politikagintzatik babesteko

gotorleku gisa.

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!