26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jakina, eraikuntza sozial, kultural eta historikoaren emaitza izaten da. Halaz

ere, aztura osatzen duten egintzek, egitate naturalen itxura berdintsua

hartzen dute, hortaz, eragile sozialaren kontroletik kanpo geratzen dira.

Bourdieuren lanketan, gizarte eragileek harreman sozialean eskuratutako

gorputz jarrera eta jarrera kognitiboei dagokie habitusa. Halatan, kultura

praktikak —hitzezkoak eta ez hitzezkoak— sortutako orientazio sentimen

gisa jarduten du. 50

Orain arte egin den deskribaketak lehia harremanezko eremu modura

irudikatu digu kultura esparrua, halako moldez irudikatu ere non, pentsa

zitekeen kulturgileek eragile guztiz razional gisa bideratzen dutela euren

egintza. Hala, iduri luke era kontzientean euren kokapena hobetzera

zuzendutako estrategiak bultzatzen dituztela etengabe. Baina, gauzak ez

dira guztiz horrela gertatzen. Ikuspegi oker hori saihesteko, habitusaren

kontzeptuan biltzen den egintza sozialaren eta gizaki sozializatuaren

ikuskerak azalpen zehatza eskatzen du.

Behin baino gehiagotan, gizarte egintzaren kontzeptua egintza

boluntario eta kontzientearekin parekidetu da soziologian. Ildo horretan

kokatutako ikusmoldeetan, gizarte testuinguruaren eraginik gabe erabakiak

hartzen dituzten gizaki razionalek burutzen dute egintza. Kontrako

muturrera joanda, beste ikuspegi zenbaitetan, ekitaldi erreflexu modura

ulertu da egintza, gizakiarengandik kanpo dauden egiturazko

baldintzapenek eragindakoa bailitzan. Nabarmena denez, ikuskera biak

murriztaileak dira oso. Gure ustez, habitusaren kontzeptuaren erabileran

ikuspegi bakun horiek gainditzeko bide egokia aurkitzen dugu.

50 Habitusaren kontzeptua Weberren lanetan aurkitu daiteke (Weber, 1979: 318, 321,

326, 421, 423, 428, 431, 441, 448, 513, 537, 550, 628), Maussen obran (Mauss, 1971:

340) baita Bourdieurenetan ere (Bourdieu, 1991: 91-135; 1995: 267-270; 1999a: 169-

222; 1999b: 171-214; Bourdieu eta Wacquant, 1992: 91-115).

136

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!