26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Arestian esan denez, 80ko hamarraldiaren bukaeratik aurrera beste

ziklo bat zabaldu zen euskalgintzan. Halaz ere, aro horretan ez zitzaion

amaiera eman aldaketa politikoak euskalgintzan sortutako banaketari.

Txepetxen diskurtsoarekin batera mugimenduan gailendu zen interpretazio

markoaren nagusitasunak ez zuen ekarri hizkuntzaren ikusmolde

“politikoaren” desagerpena. Bi ikusmoldeek iraun zuten esparruan, bata eta

bestea indar desberdinez horniturik egon arren. Hala, euskalgintzaren

esparrua zatitu egin zen maila kognitiboan eta (politiko)ideologikoan,

bereizi egin zen maila estrategikoan eta dibertsifikatu egintza moldeetan

ere. Hori guztia, azken urteetan, kulturgileen arteko eztabaida eta

adierazpenetan adierazi da, baita erakunde eta elkarteen askotariko helburu,

egintza molde eta estrategietan ere. Funtsean, euskalgintzaren nolakotasun

politikoa eta kulturala —hartara, bere autonomia— ulertzeko hainbat modu

egon dira lehian.

Hor badago betikoa, ezta? Bata, euskara ez da politika, euskara ez da

politikarekin nahastu behar. Euskara ez da partidismoarekin nahastu behar.

Euskara oso tema politikoa da eta kultura eta kulturgintzan diharduena nahiz

eta nahigabe politikagintzan ari dela, polisaren hitzik zabalenean (…) “Ez, ez,

ezin da politikarekin nahastu, politikarekin nahastea ez zaigu komeni”. Erabat

kontrara. Beste gauza bat gero nik (…) hori esan behar dudan edo hori esanda

jendea erakarri ordez uxatu egingo dudan eta ixildu egingo naizen. Nik neuk

pentsatzen dut euskalgintzan egiten den guztia oso-oso politikoa dela eta, are,

aurrerantzean, gero eta politikoagoa izango dela gainera. Hori oso oso garbi

daukat. Beste gauza bat da betikoa, partiduak eta (…) gure Euskal Herri

honetan dagoen zera, ezta? Ba partidu politikoek askotan dena zeharkatzen

dute, eta orduan zailtasun ikaragarria dago partiduetatik edo partiduen unean

uneko konsignetatik aparte proiektuak aurrera ateratzeko. Hori nik bizi izan dut

eta jarraitzen dut bizitzen. Baina horrek eta horrenbestez esatea kulturan aritu

ahal zarela ikutu gabe politika uste dut falazia bat dela (10. Elkarrizketa).

Nolanahi ere, euskalgintzak ezin izan du kulturako beste azpiesparru

batzuek, literaturak esaterako, azken urteetan lortu duten autonomia maila

erdietsi. Izan ere, euskal literaturaren esparruak “arazo linguistikoa”

gainditu duen heinean atzeman du bere beregaintasuna. Baina, euskalgintza

628

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!