26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

daramatzate eurekin batera gehienetan. Ez da ahaztu behar familia

gizartean kokaturik dagoela eta kultura gaitasunak modu errazagoan

sortzen direla testuinguru sozial jakin batzuetan besteetan baino. Halatan,

kultura esparrura heltzen direnen gaitasunak —gizarte maila bateko

familiaren baitan sorturikoak, hein handi batean— esparruaren ageriko edo

isileko eskakizunei egokituta egoten dira lehenagotik. Bestalde,

esparrurako sarbidea lortu aurretik gizakiak ongi asko ezagutu ditu gizarte

mailakatuak sortutako autoselekzio mekanismoak. Mekanismo horiek

behin baino gehiagotan “bokazioaren” itxura hartzen dute gizakiaren

baitan, edo familiak sozialki landutako lanbide nahien irudikapena. Ia

sumaezinak diren etengabeko egokitzapenen bitartez hasierako gaitasunak

gaitasun espezifiko bihurtzen dira progresiboki. Eskola sistemak barne

hartzen dituen selekzioek eta sarbide errituek eragin handia daukate

transmutazio horretan. 45 Ildo horretatik, eskolak bidea ematen die gizarte

eragile batzuei mundu zehatz bati buruzko interesa gara dezaten, hain

zuzen ere, kulturari buruzko interesa. Familian lehendabizi eta gero eskolan

sozialki sortutako interes horretatik abiatuta bideratu ditzakete gizaki

batzuek euren kemena eta indarra kulturaren jorraketan, horrexetan

aurkitzen baitute harrezkero euren bizitzaren zentzua.

Bestalde, kulturgileak kulturaren esparruak eskainitako aukerak

baliatzen ditu bere probetxurako, hau da, gizabanako modura dauzkan

irrikak eta nahiak sozialki onartuta dauden eran adierazteko. Izan ere,

kulturaren eremuan bezalaxe, gizarteko esparru guztietan sublimatzen dira

haien arau espezifikoetara makurtutako gizakien bulkadak. 46 Gaitasun

45 Eskolaren erakundeak ezarritako sarbide errituak (azterketak, hautespen frogak,

oposizioak ) gizarte arkaikoetako iniziazio frogen parekoak dira, zalantzarik gabe.

46 Gogora ditzagun Rousseauren hitzak: El entendimiento humano debe mucho a las

pasiones que, a la recíproca, le deben mucho también; es gracias a su actividad por lo

que nuestra razón se perfecciona; sólo tratamos de conocer porque deseamos gozar

(Rousseau, 1991: 221).

129

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!