26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zabalen ateak ireki zizkion euskarari; horrela sarbidea lortu zuen ordura

arte galarazitako ezagutza zientifikoaren eremuetan: ekonomian,

soziologian, historian, filosofian, zientzia zehatzetan, fisikan, eta abar

(Jauregui, 1981: 267-271). Ororen buruan, euskal kulturaren alor guztietan

—kantagintza eta arteak barnean hartuta— eragin sakoneko berrikuntza

kulturala izan zen.

1918-1922 urteetako saio antzuen ostean, euskara batuaren oinarriak

1968ko udazkenean Arantzazun egindako Batzarrean finkatu zituen

Euskaltzaindiak. Frankismoaren etenaz geroztik 1951-1952ra arte itxaron

behar izan zen —Krutwig eta Villasanteren eskutik— batuaren kezkaren

lehenengo zantzuei erreparatzeko. Euskaltzaindiaren erabakiak, dena den,

ez ziren berez instituzioaren beraren eta haren partaide ziren kulturgile

“tradizionalen” ekimenez sortu. 1960ko hamarraldian bazegoen jadanik

belaunaldi berriko gazteen artean batuaren bilaketan grinatsu zebilen

euskaltzale multzo esanguratsua —Hegoaldean Anaitasuna, Jakin eta

Zeruko Argia aldizkarien inguruan eta Iparraldean Euskal Idazkaritza

elkartean bildutakoak—. 1963-1964 urteetan, Txillardegiren

zuzendaritzapean, Baionako Euskal Idazkaritza hizkuntza batuaren

oinarriak aztertzeko asmoa mamitzen hasi zen. Horretarako, euskalki

guztiak ordezkatzen zituen Batzorde berezi bat hautatu zen eta hiru gai

nagusi arakatu zituzten: izenaren deklinabidea, aditz laguntzailea eta

Euskal Herriko toponimia, hurrenez hurren. Halatan, 1964an proposamen

batzuk onartu eta argitara eman ziren, Euskaltzaindiari bere iritzia eskatuz.

Erantzun hori, ezaguna denez, lau urtez luzatu zen oraindino ere. Bitartean,

Jakin, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkariek bere egin zituzten

erabakiak. Idazle gazteak Ermuan bildu ziren berriz ere 1968ko ekainean

presio egiteko asmoz. Bertan idatz arauei zegozkien erabakiak eta hiru

txostengile nagusien lanak onartu ziren. Hartara, Euskaltzaindiak

518

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!