26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

arteko lehia sinbolikoaren aurrean gaudela— baliabide kognitiboen

mobilizazioa bultzatzen da halabeharrez. Mobilizazio horretan aditu

“alternatiboek” ere parte hartu dezakete, berariazko gaitasunen eramaile

modura. Halarik ere, estatuak eta korporazio ekonomiko handiek

metatutako baliabide politiko eta sinbolikoen garrantziak ez du parekorik

edukitzen beste gizarte erakunde eta elkarte alternatiboetan. Horren

karietara, gizarte errealitatea ekoizteko egitura politikoek eta egitura

ekonomikoek daukaten ahalmena, hau da, gizartean onarturiko

irudikapenak sortzeko gaitasuna eta, ondorioz, esparru intelektualean bere

definizioak inposatzeko indarra, beste edozein gizarte erakunderena baino

handiagoa izan ohi da, hala ikuspegi kuantitatiboan nola kualitatiboan.

Estatu kontrolerako zeharkako biderik eraginkorrenetarikoa

dirulaguntza publikoen bitartez ahalbidetzen da —ikerkuntza egitasmoak,

unibertsitate jarduerak, eta abar—. Europan behinik behin, unibertsitate

sistema publikoak osatzen du jarduera intelektualaren ardatz nagusienetako

bat. Estatuak bermatutako izaera publiko horrek erakundearen eta haren

betekizunen autonomia dauka helburutzat —ikerkuntzarena, adibidez—.

Izan ere, finantzaketa publikoak eta funtzionarizazio sistemak nola edo

halako babesa eskaini diete intelektual akademikoei merkatu logikatik

datozen gehiegizko hertsapenen aurrean. Halatan, paradoxa badirudi ere,

autonomia lortzeko saioa estatuaren zaintzapean egiten dute esparru

zientifikoek eta akademikoek (Bourdieu, 1997c: 48). Autonomia hori,

ordea, autonomia zeharo erlatiboa dugu, azken batean, estatu sistemak

gizarte bakoitzean dauzkan baldintza aldakorren mende egon ohi da eta,

betiere, estatuaren beraren unean uneko ezarpen eta eragin politikoen

mende. 97

97 Baikorregia deritzogu Bourdieuk egiten duen gogoetari, uste baitu, dependentzia

egoera batean ere nolabaiteko independentzia bermatzen duela estatuak: On peut se

250

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!