26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ezagutzaren sortzaile eta eramaile baimenduak finkatu ziren gizartean,

estatus bereizi batekin. Izan ere, ezaugarri erlijiosoa daukan pentsamendu

legitimatzaileak berariazko ezagutzak baliatzen dituzten gizaki jakitunen

premia dakar. Eta horiek gero eta gehiago urruntzen dira jakituria

eskuratzeko pribilegiorik ez daukatenengandik.

1.2. Legitimazio adituen boterea

Gizartearen etengabeko barne bereizketak, lan banaketa ahalbidetzen

duen heinean, ezagutzaren espezializazioa eta ezagutza espezializatua

kudeatzen duten adituak sortzen ditu. Gizartearen etekin ekonomikoak

aukera eman behar du horretarako, noski. Baina, baldintza hori bermatuz

gero, ezarrita geratzen dira gizartearen barne bereizketarako oinarriak.

Horrela, ezagutzaren forma konplexuak sortu ahala, adituek beren

espezialitateko gaietan jarduteko beta gero eta handiagoa izan ohi dute.

Apurka-apurka, mekanismo kontzeptualen garapena bide dela, eguneroko

bizitzako beharrizan pragmatikoetatik aldentzen dira adituok. Halatan,

ezagutza atal landuetan ari diren jakitunek bestelako gizarte estatusa

eskuratzen dute geldi-geldi. Handik gutxira, ez dira ezagutza sozial

multzoaren atal batean edo bestean soilik aditu izaten. Aitzitik, multzo

osoaren gaineko eskumena eskatzen dute, eta, izatez edo nahiez, bederen,

“aditu unibertsal” bihurtzen dira (Berger, Luckmann, 1979: 150). Horrek ez

du esan gura den-dena jakiteko ahaleginetan dabiltzanik, beste guztiek

jakin eta egiten dutenaren esanahia ezagutzea eurentzat hartzen dutela

baizik. Holakoetan, errealitatearen esparru partikularrak lantzen dituzten

beste eragile batzuk egoten diren arren gizartean, adituek euren egokitasuna

aldarrikatzen dute errealitatearen azken definizioak egiterakoan; ondorioz,

botere sinboliko indartsua metatzen dute gizarteko beste kideen aldean.

23

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!