26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lehenengo faktorea zen pertsonak, orduan, pertsonen aldetikan, euskalgintzan

oro har nahi baldin badezu, (…) esperientziak baita bere pisua hartzen du.

Orduan, zu dinamika horretan eragile bezela ibil zintezke, toki batean,

bestean…, baina, bueno, ba zure esperientzia horrek, ikuspegi horrek, daukazun

informazioak, irakurtzen dezunak, bizitzen dezunak ba konklusio batzutara

eraman zaitzake behintzat, ezta? Eta, orduan, nolabait, pertsona horien, uste

det, hausnarketa bat edo “hola ez goaz ondo” edo holako autokritika edo

autobalorazio bat egindako bideari buruzkoa (…) Bigarrena, oinarri teorikoena,

hizkuntzaren kontuan, nik ezagutzen deten eremuan euskeraren

berreskurapenari buruzko oinarri teorikoetan oso flojo geunden (…) corpusak

estatusak baino gehiago agindu du hemen urte pila batean. Inportantea zan, eta

borrokak kristonak egiten zituzten, h-a non jarri behar zan erabakitzeko, ezta?

Eta hori, nik uste det, hizkuntzaren normalizazioari buruzko horretan, ba

hizkuntzaren estandarizazioa, eta horixe, batua sozializatzea… Gai horiek,

corpusarekin lotuagoak diranak, bueno bere garrantzia dute eta eskema

horretan bere tokia dute, baina hori ez da motorra. Motorra organizatzen degun

diskurtso horretatik askozaz gertuago dauden osagien erabilera, gaitasuna

orokortu beharra, planifikazioa estatusarena… gauza horiek, ez? (…) Garai

horietan hortatik zero (…) Hizkuntzaren normalkuntza parekatzen zan

corpusaren gaiarekin eta, orduan hor da, estatusak ia-ia tokirik ez zuen, ez ? (5.

Elkarrizketa)

Horiek horrela, abagune berrian euskalgintzak zeuzkan premia

kognitiboei erantzun egokia eman zien Txepetxen planteamendu teorikoak.

Alde batetik, zentzua eman zien hiztun askok euskaldun gisa zeuzkan

bizipenei, ordura arte oharkabean bizi izanda, estatus teorikora ez ezik

maila erreflexibora ere iristen ez ziren bizipenei, alegia. Era berean,

mugimenduaren egintza kolektiboaren bitartez buruturiko esperientziak

kode berrien arabera interpretatzeko oinarri teorikoak eskaini zituen. Hain

zuzen ere, Txepetxen lanean artean ezezagunak ziren hizkuntzari buruzko

prozesu asko kontzeptu “razionalen” bidez argitara azaldu zela hauteman

zuten euskalgintzako eragileek; sentipen hori areagotu egin zen ustez

ezagutza legitimoaren kodeetan kontzeptualizaturik zegoelako haren

azterketa. Oro har, Sánchez Carriónen lanak “aurkikuntzaren” irudia hartu

zuen euskalgintzako kide askoren begien aurrean —eureka—, une berean

bat egin baitzuten aukera objektiboak, mugimendukideen itxaropenak eta

aurkitutako ereduak —zeuden pertsona batzuk hortan ari diranak eta

608

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!