26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

partaidetza eta nortasun sentimenduak eraikitzeko lotura sinbolikoak

bilbatu behar dira estatu-gizarteetan, estatuak komunitarioak izaten

ahalegintzen diren elkarteak baitira. Eraikuntza, jakina, ezin da boterearen

erabileraren egintza “praktikoen” emaitza hutsa izan, ez hori soilik,

bederen. Horrekin batera, osagai intelektualen laguntzaren premia daukate

botere-egintza horiek eta, de facto, intelektualek eurek burutzen dituzte

makina bat aldiz (Shils, 1977: 146).

Adierazi denaren arabera, kultura ez da inolaz ere garrantzirik

gabeko atala izan eraldaketa modernoaren prozesuan. Aitzitik, beste ordena

sozial baten eraikuntza gauzatu zen kulturaren eraberritzearekin batera.

Berrikuntza prozesuaren muina ordezkapen batean zetzan lehen-lehenik:

legitimazio molde tradizionalak ahultzean, alegia, erlijioaren agintearen

gainbehera gertatzean, arrazoiak hartu zuen haren lekua. Ordezkapenak,

jakina denez, testuinguru ideologiko-kultural egokia zeukan atzean,

Ilustrazioa, hain zuzen ere. XVII. eta XVIII. mendeetan garatu zen

Ilustrazioaren mugimenduak irudikatzen ditu, beste ezerk baino hobeto,

Modernitatearen kultura proiektua eta Mendebaldeko gizarteak bizi

izandako aldaketaren marko intelektual orokorra. Hartara, Ilustrazioak

eraberritze kulturala eta ideologikoaren nolakotasuna goiargitu zuen,

gizarte aldaketaren itsasargi gisara.

Ilustrazioa ez zen ezerezetik sortu. Ilustrazioaren urrutiko iturburuak

humanismo grekoerromatarrean daude; aldiz, eragin hurbilekoak

Errenazimentuko gizakiaren filosofiatik eta zientzia modernotik datoz,

aurrena —Bacon, Copernico, Galileo, Descartes eta Leibnizen eskutik

garatuta—, eta erreforma protestanteak eragindako eliza katolikoaren

aginte ahultzetik, hurrena. Iturri horietatik guztietatik jasotakoa bilduz,

proiektu ilustratuaren funtsa arrazoiaren, hau da, giza ahalmenaren

31

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!