26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

el nivel de contribución por parte de las personas ajenas al grupo en lo

referente al incremento del abanico de recursos disponible (Jenkins, 1994: 14).

Mugimenduen baliabideei dagokienez, bitarteko materialez gain —

dirua, egoitzak, eta abar— Beranduko Modernitatean garrantzi handia

hartzen dute antolakuntza gaitasunak, ezagutza teknikoak eta giza

baliabideek. Oro har, ikuspegi horretan uste da mugimenduaren eskura

dauden baliabideek mugimenduaren beraren sorrera eta bideragarritasuna

baldintzatzen dutela. Joera gisa, gure aroko gizarteetan klase ertain

dirudunek eskaintzen dizkiete mugimenduei baliabiderik garrantzitsuenak.

Beraien egoera ekonomiko erosoak eta astia bitarteko izateak

mugimenduetatik hurbil jartzen ditu klase ertainak talde sozial modura.

Halatan, gizarte sektore horietatik oso baliabide baliotsuak jasotzen dituzte

mugimenduek: dirua, aktibisten ardura eta atxikimendua, eta ezagutza,

besteak beste. Baliabide horiek guztiek ahalbidetzen dute mugimenduek

antolakuntza nahikoa izan dezaten beraien helburuen aldeko jardunari

ekiteko. Azkenik, ez da ahaztu behar baliabideen mobilizazioa

mugimenduaren protesta erraztu edo zaildu egiten duen testuinguru politiko

batean gertatzen dela beti. Hori dela eta, baliabideen mobilizazioaren

ikuspegitik, egintza kolektiboaren sorrera azaltzean aintzat hartzen dira

lehenik, gizarte taldeek eskuragarri dauzkaten baliabideak, bigarrenik,

egintza politikoari begira antolatzeko daukaten gaitasuna eta, hirugarrenik,

mugimenduarentzat lagungarria den aukera politikoaren egitura.

Hortaz, hirugarren faktore hori ere erabakigarria da Baliabideen

Mobililizazioaren Teoria ulertzeko, gizarte mugimenduak ohiko aktore

politikotzat jotzen baitira sistema politikoaren barruan. Halatan, gizarte

mugimenduak testuinguru politikoan nola txertatzen diren eta beste aktore

politikoekin nolako harremanak dituzten aztertu ohi da paradigma horretan.

Izan ere, mugimenduen arrakasta ez dago soilik beraien baliabideen,

344

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!