26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

4.4. Kulturaren boterea

Ezkutuan mantendutako pribilegioari esker existitzen den arrazoiak

boterearen gehiegizko erabileraren ahalmena gordetzen du beti bere

barnean. Ikusi egin behar da gizarteko zein esparrutan sortzen den arrazoia.

Ez dago zalantzarik. Kulturaren esparruetan lantzen da bereziki arrazoia,

hau da, menderatze lanen banaketan objektiboki nahasirik dauden gizarte

ataletan —ekarri dezagun gogora, adibidez, eskola erakundea—. Arrazoiak

ahalmen benetan berezia dauka, aldi berean kapital kultural eta kapital

sinboliko modura jokatzeko gaitasuna erakusten baitu. Hargatik, etekin

material eta sinbolikoen iturri izan da bere eramaileentzat eta, horrekin

batera, menderatze eta legitimazio tresna gisa erabili izan da gizartean.

Kulturgile modernoak proiektu ilustratuaren burutzapena balio

nagusitzat daukan sistema sozialean kokatzen dira, alegia, giza arrazoia

zabalduz garapena bultzatu gura duen gizartean. Hartara, arrazoiaren

tresnen jabe izanak gainerako botere sozialetatik hurbil jartzen ditu

kulturgileak. Kultura esparrua bereizi ahala, euren gaitasun kulturalen

izenean mundu sozialari buruzko diskurtsoak eta irudikapenak sortzeko

ahalmen legitimoa eskuratu dute kulturgileek, kulturako kide gisa.

Ondorioz, munduaren gain kontzienteki jarduteko gaitasuna onartu zaie.

Kultura gaitasunak eskainitako legitimitatea ezagutza espezifikoetan,

eta sormen literarioa, artistikoa eta antzeko gaitasunetan funtsatu da.

Legitimitate horren arabera gutxiengo kulturalak gizarte mundua sortzeko

bitarteko baliotsuak biltzen eta erabiltzen ditu. Baliabideak kontzentratu

ahala, gutxiengoak geroago eta garrantzi sozial handiagoa eskuratu du,

hainbesterainokoa ezen Modernitatean sortutako beste elite politiko eta

ekonomikoen pareko bilakatu den. Hartara, botereguneetan toki gailena ez

122

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!