26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

azpiinstituzionalizazioaren ondorioz, kulturgileak, ohiko betekizunez

arduratzeaz gain, behartuta egoten dira “ezohiko zereginei” ere aurre

egitera.

Batzuk daukate egoera natural bat eta besteek daukate egoera extraordinario

bat. Eta ez da berdina… (…) Ba egoera extraordinarioa dagoelako alde

batetikan, gure egoera…, egoera normaldu batean ez dagoelako (…) Orduan,

egoera normala ez izanda, eginkizunak dire ez bakarrik ordinarioak baizikan

extraordinarioak ere bai, orduan ez da berdin. Hemen kultura espainola, edo

eginkizun espainola, edo egin nahi dutenentzako gauzak dire askoz errezago, ba

Zamoran edo Jaenen gertatuko liren modukoak, pixka bat nekezago ere bai

agian. Baina askoz ere errezago eta normalago eta egoera ordinario batean

egin daitezkeenak, baina euskerarekiko, eta euskal kulturarekiko, eta euskal

politikarekiko, eta… (….) ba gauzak dire askoz ere nekezagoak. Nekezagoak

egoerak normalak ez direlako. Orduan daude ordinarioak egin behar da gehi

extraordinarioak. Orduan da…, beti pulso bat dago esfortzuan,

eginbeharrekoan eta abar (1. Elkarrizketa).

Elkarrizketatuen ustetan, beraz, ezohikoak dira euskarazko kultura

esparruaren egoera eta euskal kulturgilearen betekizunak. Hurrengo

elkarrizketatuaren aburuz, euskal kulturgileak eta erdal kulturgileak

bereizten dituzten ezaugarriak euskal hizkuntza komunitatearen tamaina eta

hark pairatzen duen konfrontazio politikoa dira, hurrenez hurren. Ezaugarri

kuantitatiboa izanik, lehenengo bereizgarriak ez luke, itxuraz, eraginik izan

behar kulturgileak bere komunitatearekin dauzkan harremanetan. Halaz ere,

elkarrizketatuak onartzen du tamainak mugatu egiten dituela kulturgileak

lor ditzakeen merkatu baliabideak eta, ondorioz, eragina daukala

aintzatespen sozialean eta estatusean. Bestalde, Aro Modernoan zehar

mugimendu etnonazionalistek uztartu egin dituzte jatorrizko hizkuntzaren

berreskurapena eta nazio komunitatearen botere politikoaren aldarrikapena.

Euskal Herrian ere, gatazka politikoak bete-betean harrapatu ditu euskal

kulturgileak. Esparru politikoak eta euskarazko kultura esparruak luzaroan

izan duten lotura zuzenak, eta kultura kutsatu duen gatazka politikoak

eragozpenak jarri dizkiote behin baino gehiagotan kulturgileek amestu

duten autonomiari.

572

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!