26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dute helburu hori erdiesteko, alegia, errealitatearen bestelako interpretazio

markoak eraikitzeko. Baliabide horien artean, gizarte garatuetako lehia

sinbolikoetan premiazkoak diren era guztietako kulturgileak eta kultura

bitartekoak daude.

Mugimenduaren nortasuna —behin-behinekoa betiere— esparruan

parte hartzen duten eta elkarrekintzan dauden eragile eta erakundeen

arteko gatazken eta tentsioen bitartez osatzen da, gune kontzeptual horren

inguruan definizio bat baino gehiago egoten baita lehian maizenetan.

Horrenbestez, mugimenduaren batasuna, lortzen denean, lehia horien

emaitza izan ohi da, alegia, hainbat eragileren arteko behin-behineko

adostasunaren ondorioa. Zenbaitetan, mugimenduan gailentzen den

definizio nagusia besterik ez da publikoki ezagutzen, beste interpretazio

batzuk mugimenduaren barnean isilduta geratzen baitira. Nolanahi ere,

arrakasta daukanean, ideia, pentsamendu eta interpretazio marko berrien

sorrera eta artikulazioaren bitartez definitzen da mugimendua gizartearen

aurrean. Bestalde, ez da ahaztu behar mugimenduan arrakastatsu bilakatu

den errealitate definizioa hala izan dela, behin baino gehiagotan, aukera

politikorako egitura jakin bat (political opportunity structure delakoa)

mesedegarri izan duelako.

Esparruaren kontzeptuak modu egokian uzten digu irudikatzen

jarduera intelektualen eta kulturgileen egoera aniztasuna gizarte

mugimenduen barnean. Alde batetik asimetriak, hierarkiak eta

desberdintasunak jasotzeko aukera ematen du, hartara, “intelektual

elitista”/“ezjakin” eredu bipolarraren eskema murriztaileak ipinitako muga

estuak gainditzeko aukera ere. Bestetik, esparruaren kontzeptuak eragile

guztien arteko harreman konplexuak, gatazkak eta tentsioak behatzeko beta

eskaintzen du. Hartara, mugimenduaren barnean kulturgile bakoitzak

408

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!