26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

diren faktoretzat jotzen dira. Horrela, nonahi egonik, ez dira berez elementu

erabakigarri modura aintzat hartzen. Aitzitik, gizartean eskuragarri diren

baliabideek garrantzi handia hartzen dute azalpenean, egintza kolektiboaren

sorrera eta garapena baldintzatzen dutelakoan. Ikuskera horren arabera,

baliabide berrien erdiespenari esker mobiliza litezke bidegabekeria egoera

baten biktima taldeak; hitz batean, baliabideen arabera eskura lezakete

politikoki jarduteko gaitasuna une jakin batean injustiziaren mende

sentitzen direnek.

Baliabideen Mobilizazioaren teorizatzaileak bat datoz egintza

kolektiboaren azterketan erakundeari ematen zaion garrantzian. Ildo

horretatik, Mobilizazioaren ereduaren interesa gizabanakoaren azterketatik

erakundearen azterketara aldatu da. Izan ere, paradigmaren kezka nagusia

ez da jakitea zergatik parte hartzen duten gizakiek egintza kolektiboetan.

Horren ordez, gizarte mugimenduaren erakundeek helburuak lortzeko

eskuragarri dauzkaten baliabideak nola erabiltzen dituzten aztertzen da.

Alberto Meluccik dioen bezala, Baliabideen Mobilizazioaren Teoria gizarte

mugimenduen “nolakotasunean” oinarritzen da, teoria horrek

mobilizazioan eta egintzarako baliabideen eskuratze prozesuan arreta

jartzen baitu. Baina, mobilizazioaren nolakotasuna soilik azpimarratzean,

mobilizazioaren zergatiak ahazten ditu aipatu ereduak. Ondorioz,

mugimenduaren egintza datu huts bilakatzen da ikuspegi horretan, ez

baitira aintzat hartzen egintzaren esanahia eta orientazioa (Melucci, 1985:

792). Hain zuzen ere, sakoneko esanahiak saihestu ondoren egintza

kolektiboan jartzen da indar guztia. Bestalde, erakundean jarritako

gehiegizko arretak ere egintza kolektiboan gertatzen diren prozesu

kulturalen ahanztura dakar, autore batzuen ustez (Fillieule eta Péchu, 1993:

88). Halatan, Baliabideen Mobilizazioaren teoria gizarte mugimenduei

342

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!