26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

fundamento de las representaciones subjetivas y constituyen las coacciones

estructurales que pesan sobre las interacciones; pero, por otro lado, esas

representaciones también deben ser consideradas si se quiere dar cuenta

especialmente de las luchas cotidianas, individuales o colectivas, que intentan

transformar o conservar esas estructuras (Bourdieu, 1988: 129).

Errealitatearen alderdi objektiboak hartutako lehentasun teorikoak,

hein handi batean, Bourdieuk, J.C. Chamboredon eta J.C. Passeronekin

batera Le Métier de Sociologue 31 azterlanean egindako gogoeta

epistemologikoan dauzka bere sustraiak. Gogoeta horren muinean haustura

epistemologikoaren ideia dago, alegia, soziologoen ezagutza zientifikoaren

eta aktore sozialen ezagutzaren arteko bereizketaren beharra azpimarratzen

duen ideia. 32 Hain zuzen ere, hausturaren printzipio epistemologikoak

bultzatzen du soziologia Durkheimek Metodo Soziologikoaren Arauetan

aipatutako aktoreen aurrenozioak saihestera (Durkhiem, 1977). Abiapuntu

horren garrantzia berresten du Bourdieuk, dudarik gabe. Halaz ere, bere

bigarren une subjektibistaren eraginez, ezagutza eruditoa eta sen oneko

ezagutzaren dikotomia aurkezten duen ekarpen hutsa baino gauza

konplexuago bilakatzen da haren proposamena (Corcuff, 998: 32).

Bourdieuren aburuz, edozein gizakiri erreparatuta ere —gizarteko

langilea, artista, funtzionarioa nahiz “intelektuala” hartu azterketaren

abiapuntutzat—, egintza historikoaren oinarrian ez dugu inoiz aurkituko

gizartetik at eratutako subjekturik, hau da, gizarteari “kanpotik” aurre

egiteko gai den gizakirik. Haren ustetan, egintza historikoaren printzipioa

ez datza ez kontzientzian ezta “gauzetan” ere, ezpada sozialtasunaren bi

dimentsioren arteko harremanean: “gauzetan” objektibatu den historia

atzematen dugu, batetik —horiek dira azken batean gizarte instituzioak—,

eta gorputzetan hezurmamitu den historia dakusagu bestetik —horiek dira

31 Gaztelaniaz El Oficio de Sociólogo. Ikus Bourdieu, Chamboredon, Passeron, 1976.

32 Ikuskera horren oinarri epistemologikoak Gaston Bachelarden epistemologian

daukate euren jatorria. Ikus Bachelard, 1973.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!