26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

intelektuala. Halatan, tradizioak eta testuinguru sozial eta intelektualak estu

uztarturik egon ohi dira. Gizarte bakoitzean jarduera intelektualaren eredu

normatiboa ematen duten tradizio intelektual bereziek osagarri kognitiboak,

teknikoak edo akademikoak edukitzen dituzte, baita politikaren alorrekoak

ere; azken horiek ideal eta balio jakin batzuk eskaintzen dizkiote

kulturgileari esparru publikoan aritzeko.

Shilsek baieztatzen du lanketa intelektual oro tradizio multzoetan

oinarritzen dela eta, era berean, lanketa intelektualak tradizioa sortu eta

transmititzen duela (Shils, 1976: 35). Intelektualei buruzko azterketetan

hain arrunta izan den ikuspegi indibidualistak ezin du egintza intelektuala

bere osotasunean barne hartu. Izatez, egilearen talentua handia izanda ere,

lan intelektual oro tradizioaren testuinguruan moldaturik egon ohi da.

Honako modu honetan ulertzen ditu Shilsek tradizio intelektualak:

Son las tradiciones inmanentes de la actividad intelectual, el conjunto aceptado

de las reglas de procedimiento, las normas de juicio, los criterios para la

selección de materias y problemas, los modos de presentación, los cánones para

la valoración del mérito, y los modelos de logros anteriores y de posible

emulación. Sin la tradición, llamada método científico en cada campo

determinado de la ciencia y de la erudición, y técnica en los terrenos de la

creación literaria y otras artes, entre ellas las plásticas, ni siquiera podrían ser

eficaces los genios más grandes y creadores (Shils, 1977: 142).

Definizioan aditzera ematen duenez, Shilsek tradizioaren kontzeptua

metodo zientifikora eta teknika artistikoetara murrizten du. Guk, ordea,

goian iradoki den haritik, egokiago ikusten dugu kontzeptuari eduki

zabalagoa ematea. Hartara, hemen aurrerantzean erabiliko den adieran,

tradizio intelektualaren kontzeptuak barnean hartzen ditu esparruan

esparruko kultura jarduerak eskatzen dituen berariazko gaitasun eta

ezagutza teknikoak, eta horiez gain, egintza intelektualaren —egintza

politiko- kulturalaren— eredu nagusiak ere. Izan ere, tradizioak ematen

205

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!