26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Harremanen bilbean gertatu daitezkeen aldaketak historiatik oinordetzan

hartutako ahalmenen mende daude: ahalmen horiek zehazten dute une

batean kulturaren esparruan edo azpiesparruetan —unibertsitatean,

zientzigintzan, literaturgintzan, artean, filosofian eta abar— egin litekeena,

baita ezinezkoa dena ere.

Bestelako faktoreek ere baldintzatzen dituzte aldaketak.

Kulturgileen posizioen araberako interesek, esaterako, behin baino

gehiagotan bideratzen dituzte aldaketa horiek kultura esparruaren

egituraren barnean. 44 Azken batean, kulturgileen eta kultura erakundeen

estrategiak esparruaren egituran dauzkaten kokapenei loturik egoten dira.

Bada, esparruaren egiturak, alde batetik, kulturgileen baliabideen banaketa

bereizgarria jasotzen du eta, bestetik, berdinek eta publikoek kultura

sortzaileei emandako aintzatespen maila —instituzionalizatua edo ez

instituzionala— biltzen du. Baldintzapen horiek guztiek orientatzen dituzte

kultura unibertsoek beren kideei eskainitako ahalmenei buruzko

pertzepzioak eta kulturgileek burutu ditzaketen hautaketak. Aukerak bi

muturreko eskema batean laburbildu daitezke: batzuen estrategiak

esparruan indarrean dagoen baliabide banaketa mantentzera zuzendurik

egoten dira, beste batzuenak, aldiz, banaketa hori azpikoz gora jartzera.

Zalantza barik, bertan sartzen direnentzat esparrua aukera gunea da,

hots, ahalmen objektiboen markoa —egin daitekeena mugatzen du—.

Kulturgintzaren esparrurako sarrera, alabaina, jokabide eta adierazpen kode

jakin batzuk eskuratzen direnean lortzen da, ez lehenago. Kode horrek

inposaketen mende dauden askatasunen unibertso mugatua zabaltzen du

(Bourdieu, 1995: 349), kulturaren mundu zehatzaren potentzialtasun

44 Kulturgileen jarduna zuzentzen duten interesak, interes izanda ere, ez dira zentzu

ekonomiko hertsian ulertu behar.

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!