26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

interakzio gune fisiko jakinetan truka eta eztabaida zitzakeen. Masa

komunikazio mediatikoaren garapenarekin batera, ordea, iritzigune horiek

hedabideetara lekualdatu ziren; harrezkero, hedabideetan egin da mezu

trukea eta haietan aurkitu dute publikoek “errealitatearen ispilua” eta iritzi

publikoaren —hots, publikatuaren— adierazpena.

Habermasen berreraikuntza idealizatua alde batera utzita, 101 gure

interesa hedabideen garapenak eragin duen esparru publiko-politikoaren

azterketan kokatzen da. Hedabideek sortutako egokitzapenaren ondorioz,

publizitatearen hertsadurak, bereziki hurbilerraztasuna eta ikusgaitasunari

dagozkionak, areagotu egin dira. Hitz batean, publikotasunerako sarbidea

zaildu egin da. Thompsonek egokiro adierazten duen legez, masa

komunikabideak garatu ahala —inprentatik hasi eta gaur egungo

komunikazio elektronikora iritsi arte—, partekaturiko leku batean burutu

daitekeen elkarrizketatik aldendu egin da apurka-apurka publizitatearen

fenomenoa. Publikotasunaren gunea ez da honezkero interakzio esparrua

ezpada eremu des-espazializatua eta ez-dialogikoa. Izan ere, gero eta

gehiago, medien bitartez ekoitziriko ikusgaitasun bereizgarriari erantsirik

geratu da gaur egungo publikotasuna (Thompson, 1998: 77). Hala,

zuzeneko elkarrizketa, debatea eta antzeko kontzeptuak egokiak izan

zitezkeen XVIII. mendeko saloietan burututako truke kulturalak

izendatzeko, baina, gehienez ere, metafora zehaztugabeak baino ez dira

gaurko masa hedabideen deskripzioa egiteko (Price, 1994: 105).

101 Esparru publiko ilustratua, Habermasek deskribatzen duen eran, eraikuntza idealtzat

jo daiteke. Haren ikuspegiak ez ditu aintzat hartzen esparru politikoaren sarbide

baldintzek ezartzen dituzten murriztapenak eta haren barnean diharduten botere eta

diskriminazio indarrak. Izatez, Habermasek bere lanean publiko burgesa baino ez zuen

aintzat hartu, eta gaur egungo historiografiak erakutsi duen moduan, publiko

burgesarekin batera era askotako publikoak —mendeko publikoak— eratu ziren

Europan: publiko nazionalistak, publiko proletarioak, goi mailako emakumezkoen

publikoak eta nekazarien publikoak, besteak beste. Habermasen esparru publikoaren eta

adostasun razionalaren kritika interesgarria Nancy Fraserren lanean aurkitu daiteke.

Ikus Fraser, 1997: 69-98.

258

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!