26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

cristiandad y luego el humanismo, la universidad también sirvió a la comunidad

física —la región o más tarde, la lengua y la nación— que garantizaba su

existencia permanente (Neave, 2001: 45).

Hartara, ezagutza unibertsalaren sortzaile izanik ere, unibertsitateak

kultura partikularraren bidez bete du bere eginkizuna. Zehazkiago, estatuak

ofizialdutako kultura eta hizkuntza nagusiak, eta horiek soilik, baliatu ditu

delako unibertsaltasunaren izenean. Ildo horretan, komunitate gisa osaturik

dauden taldeek —hizkuntza, nazio edo kultura taldeek, esaterako—,

birsorkuntza-marko bideragarria oinarritzen duen estatu-eraketa politikorik

sortu ezean, nekez eduki dute berezko kulturgintza-esparru sendoa osatzeko

aukerarik gure aroan. Are gehiago, gaur egun holako taldeak ozta-ozta

eratzen dira besteen aurrean elkarte bereizi modura —berezko unibertso

sinboliko osatuarekin—, ez baitaukate irauteko legitimazio baliabiderik.

“Kultura gutxituak” deitzen diren horiek, beraz, birsorkuntza sinboliko eta

kulturala burutu ahal izateko tresna egoki eta eraginkorrak falta izan dituzte

Modernitatean, besteak beste, unibertsitate propioak. Izan ere, eraketa

politikoa —estatua— izan da orain arte birsorkuntza mekanismo

legitimoen iturri, sozializazio prozesu erabakigarriak eragiteko estatuak

daukan ahalmena —errealitatea sortzeko boterea, azken finean—, beste

edozein instantziarena baino askoz ere handiagoa delako. Ez dago

zalantzarik, beraz: heziketa eta gizarteratze erakundeak —eskola publikoak

eta unibertsitateak— estatuei loturik azaldu dira Mendebaldeko Aro

Modernoan, baita modu hertsian azaldu ere.

Halatan, sozializazio erakunderik gorena, unibertsitatea, estatuaren

zaintzapean sortu eta bizi izan da. Ondorioz, botere politikoaren esku-

hartzearen aurrean kultura esparruak betidanik aldarrikatu duen autonomia

kolokakoa da oso (Neave, Brunner, Von Vught, 1994: 46-47, 377-398,

394-397; Barnett, 2001: 57). Bada, estatuak ezarri zituen lehen premisak

230

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!