26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

erakunde akademiko indartsuen existentzia, ezagutza eta ideien hedapen

ahalmena aldatzen duten garapen teknologikoak, intelektualaren

egintzarako guneak zabaltzen dituzten mugimendu sozial eta politikoen

sorrera eta krisi sinboliko garrantzitsuen agerpena izan ohi dira, besteak

beste, tradizioak astindu eta moldarazten dituzten egiturazko faktoreak.

1.2. Kultura esparruaren autonomiaren murrizketak. Estatua eta

merkatua

Gizarte sistema modernoetako kulturgintza esparruak sakoneko

eraldaketak bizi izan ditu azken mendean. Lehenago adierazi den moduan,

kulturaren mundua zatitu eta bereizi egin da apurka-apurka, eta

mikrokosmos espezifikoen multzo konplexua osatu du. Aldi berean, kultura

sortzailearen lan baldintzak ere bestelakotu egin dira. XIX. mendeko

kultura unibertsoko prototipoa osatzen zuen kultura sortzaile autonomoaren

tradizioa hondarrezko eredu dugu gaur egun. Antzinako kulturgile

autonomoa —literatoa, “artisaua”, artista, eta abar— gainbeheran dago

tradizio nagusi gisa. Esku-langileei gertatu zitzaien modu bertsuan,

produkzio bitartekoen erabilera ez dago gaur egun langile intelektual

gehienen mende. Ondorioz, gero eta lan gehiago egiten dute kulturgileek

besteentzat eta gero eta gutxiago kontrolatzen dituzte euren lan baldintzak.

Esku-lana bezalaxe, burulana ere razionalizazioaren mende geratu da

erabat: unibertsitate eta goi-mailako erakunde akademikoetan gertatu den

moduan, espezializazioa, burokratizazioa eta irizpide ekonomikoen

ezarrera —errentagarritasuna eta abar— indarrez sartu dira kulturaren

esparruan eta pitzadura larriak eragin dituzte haren funtzionamendu

printzipioetan. Prozesu horiek guztiek ahuldu egin dute kulturgileak

208

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!