26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bestalde, intelektuala esparru politikoko eragile politiko konbentzionaltzat

hartzen duten azterketek, aukera politiko jakin batzuei loturik aurkezten

dute haren figura. Are gehiago, esparru politikoaren arauen mende jokatzen

du kulturgileak irudikapen horren arabera. Hortaz, baztertuta geratzen da

kulturgilearen delako eredu normatiboan kultura-jarduera ororen sakoneko

eduki politikoa. Hari beretik, oposizio ezagunak eraiki dira kulturgintzaren

eta politikagintzaren ikuspegi dikotomikoen ondorioz, “konpromiso

aktiboa” ala “bolizko dorreko” isolamendua beste aukerarik aurreikusten

ez dutenak kulturgilearentzat. Bada, ahalbideok aurkeztean, esparru

politikoan nagusi diren irizpideak hartzen dituzte aintzat, eta haiek soilik.

Ahaztu egiten dute, ondo ahaztu ere, lanketa sinbolikoak, hots, gizarte

errealitateaz eragile sozialek eraiki ditzaketen irudikapenak, gizarte

ordenaren azpiko substratu aurrepolitikoa direla. Baita kulturgileek lanketa

horren kuasi monopolioa daukatela ere.

Gizarte ordena integratu batean, aipatu dugun substratu hori

erreprimiturik egon ohi da, isildurik, esplizitatu gabe, eztabaidaz kanpo.

Ohiko eztabaida politiko konbentzionaletik at geratu denari, ordea, ezin

zaio esanahi politikoa ukatu. Gizarte eragile batek isildutakoa arazo

bihurtzea baino ez da behar izaten krisi sinbolikoa sortzeko. Halatan,

indarrean dagoen legitimitate sistema auzitan jarri bezain laster ageri-

agerian gelditzen da aukerako unibertso sinbolikoen arteko ezkutuko

borroka eta piztu egiten da, atzera ere, arazo politiko ikuskorra. Hortxe

egon ohi dira kulturgileak. Hain zuzen ere, gizarte errealitateari buruzko

diskurtsoen sorkuntza da jarduera intelektualaren berezko zeregina.

Horrelakoa da kulturgileen boterea, botere espezifikoa, nonbait. Ikusarazi

eta sinestarazteko botere sinbolikoa da kulturgileena, mundu sozialeko eta

naturaleko esperientzia isilduak, nahasiak, lausoak edo formulatu gabeak

esplizitatzeko, objektibatzeko eta agerian uzteko boterea. Ez da botere

195

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!