26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Eliasen konfigurazioaren ondoan Bourdieuren kontzeptualizazioak badauka

bere aldeko ekarpen garrantzitsu bat: Bourdieuk nahiago du eragileez hitz

egin gizakiez baino. Hartara, Bourdieuren proposamenari jarraituz gero,

gizartean sortutako konfigurazioetan edo esparruetan aktore indibidualez

zein kolektiboez hitz egin dezakegu eragile kontzeptua erabiltzean eta ez

soilik banakoez. Izan ere, Eliasek aktore sozialak gizabanakoekin

identifikatzen ditu eta horrek muga nabarmena ezartzen dio bere

kontzeptuari. Aldiz, eragileez mintzo ahal bagara, uler dezakegu aktoreak

indibidualak nahiz kolektiboak izan daitezkeela, eta libreki zein

hertsapenen mende jardun dezaketela. Bestalde, banakoari dagokionez ere,

eragile kontzeptuak gizarteak sailkatutako eta ezaugarritutako pertsonen

ideia adierazten du, gizaki fisikoarena baino.

Horrenbestez, gizarteko esparru batean gizarteak baldintzaturiko

gizaki kategoriak egon ohi dira harremanetan eta elkarrekintzan, baita

entitate kolektiboak eta erakundeak ere. Ikuspegi hori oso baliagarria da

kulturaren esparrua aztertzeko, bertan, oraindik aurrera ikusiko den bezala,

gizaki kategoria bereziak —kulturgileak— dihardutelako eta, haiekin

batera, kulturgileen “edukiontzi” diren erakundeak: unibertsitateak,

argitaletxeak, ikerkuntza instituzioak eta hedabideak. Horiek guztiek

harremanetan daude eta elkarren arteko eraginean jarduten dute.

Gizabanako soila ezin da, beraz, gure erlaziozko azterketarako abiapuntu

egokia izan.

Esparrua, hemen erabiltzen den zentzuan, gizarte bizitzaren atala da,

historian zehar autonomia eta funtzionamendu bereizia lortu duen arloa,

gizarte harremanen inguruan eta interesen gainean eratuz osatu dena, eta

baliabide propioekin, hau da, beste esparruetan erabilitako baliabideez

bereizten diren errekurtsoekin funtzionatzen duena. Izan ere, gizakiek ez

89

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!