26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

duela, ez? Superbibentzia instintoa ateratzen zaigula eta, superbibentzia instinto

hori, ba janaria bilatzekoa bezela, hizkuntza bat zuretzako, ez zerbait osagarria

baizik eta, ia-ia, existentziala baldin bada, ba…, horrek areagotu egiten duela,

bai sozialki eta bai pertsona konkretu batzuetan ba gai edo arazo, edo horrekiko

pentsatzera, sortzera eta irtenbide edo lanketa bat egitera, ez? Ordun, kasu

horretan, baliabide gutxiago izan daiteke eta posiblea da, baina ba egoera

horrek, batzutan zirikatu egiten du eta suspertu egiten du lan hori. Hori

iruditzen zait. (5. Elkarrizketa).

Bestetik, minorizazioak, euskal kulturgilearen rolaren eraikuntza

baldintzatu du. Jakina denez, kulturgileek ez dute euren rola senez betetzen.

Aitzitik, kultura eragileek gizartean, alegia, testuinguru historiko eta

instituzional jakinetan, garatzen dituzte beraien rolak eta nortasunak. Hain

zuzen ere, aipatu instituzio historikoekin sortutako elkarrekintzan ematen

diote esanahia beraien eginkizunari, zeinahi dela normatiboki definitutako

eginbeharra. Orain arte adierazi diren euskal kultura esparruaren

ezaugarriek —euskarazko hizkuntza komunitatearen tamaina eta

egituraketa eskasa, euskarazko kultura baliabideen urritasuna, esparruaren

azpiinstituzionalizazioa eta lan intelektualaren zabalkunderako mugak—

ezbairik gabe, euskal kulturgilearen egintzarako marko objektibo bat eratu

dute eta hala hauteman dute kulturgileek beraiek. Euskalgintzako

kulturgileari bere eginkizunean marko horrek ezarri dizkion baldintzapenek

bere zeregina lan profesional modura ez ezik militantziaren eginbehar gisa

irudikatzera ere bultzatu dute kulturgilea. Halatan, oraindino gaur egun,

instituzionalizazio politikoak eta gizarte mugimenduaren ahultzeak

militantismoaren gainbehera ekarri duten une honetan, profesionaltasuna

eta militantzia uztartzen dituen kultura eragilearen eredu normatiboa da

nagusi euskalgintzako kulturgileen ahotan

Kulturgile profesional batek, eta gure errealidade konkretuan, behar du

profesionaltasuna baino, askotan aipatu baldin bada ere militantismoaren

garaia bukatu dela eta orain profesionaltasunaren garaiak sartu direla, uste det

profesionala izan behar duela baino eutsi behar diola militantismo puntu bati.

Nik uste det bere lanean profesionala izan behar duela, lanean profesionala,

581

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!